2015/08/01

Talaija, Kurtzio eta Mentxakabaso



2015-VIII-1: Jose Ramon Mentxaka, Xabier Gezuraga, Gotzon, Antua, Oier.


Otoioko prospektoriekin, eurak topautako leza batzu ikuskatzera juan gara material guztiakin.

Talaixako bidezidorrian:
-          Talaija I: bidezidor hasieran dagon katazulua, desobstrukziño on bat egin arte katalogatzeko modukua begittandu jakuna.
-          Talaija II: billaketa saio bat edo beste egin eta gero, azkenian Mentxakak berak topau desku, sasiz guztiz estalitta. Leza politta, espeleotemaz beteta, sarrera bikotxak galeria bakarrera emoten dau, errekan gora jarraitzeko aukeriakin (haize korriente barik), eta 15 bat metro jaisten dan leza kolmatatu batekin. Argazki lan ona egin leike bertan. Bio aldetik Meta 2 eta 10 bat Quaestus.

Gero Kurtzio mendirutz egin dogu:
-          XX modura markauko dogun puntu interesgarri bat: zundaketatik hurre, leza sarrera argixa daka baiña metro batera guztiz blokeauta.
-          Kurtzio I: Kurtzio mendira sartzen, bide baztarrian dagon lezia. Harriz betetako deskantsilluan ostian, 8-10 metroko sakoneria dakan potzua argi eta garbi ikusten da. Haize korrienterik ez.
-          Mentxakabaso: Otoixoko erripan, Mentxakak berak sartutako hariztixan (lurrez Ispaster, jabetzaz Lekeitioko herribasua), Zatikako bide hasieria baiño gorago, ezk hatxetako freskeria. Haize korriente argixa, puntu bittan. Euretako baten desobstrukziñuan jardun dogu, maillua, zintzela eta espatulia. Antua eta Gotzon sartu dira barrura, eta Gotzon 8 bat metroko sakonerara allegau da, oso estua baiña jarraipen argixakin. Bittartian, nik Xabierri bertikaletan ibiltzeko 1º ikasgaixa emon detsat.
-          Kurtzio II: atzera Zatikarutz bueltan, Kurtzioko hatxerixan, arrakala baten ertzian leza sakona. Kabezera bat instalau dot, erlaitz baten frakzionamendua eta beste horrenbesteko potzu garbi eta ikusgarrixa. Hondua bapatian blokeatzen da, bloke dezimetrikoz. Distuak 21 metro hartu dittu sarreratik hondora, tirada bakarrian. Bio: 4 Ischyropsalis, Meta 2, Lithobius 1.
-          Kurtzio III: Zatikarutz aldapan behera, bide baztarrian harri baten azpixan. Sarrera ez oso prometedoria, baiña errez sartu dira Xabier, Gotzon eta Antua, eta euren esanetan 8x10 bat metroko gela nasaixa dago, tente ibiltzeko modukua.



Hauxe da gaiñe-gaiñetik gogoratzen dotena. Gero bakotxan fitxan zehaztasun gehixago etorriko da, koordenadak, argazkixak, topo... Halan be, nere ustez, gaur etxera ekarriko dogun inpresiño nagusixa Mentxaka jaunak juan dan 25 urtian egitten diharduan basozain bihar itzala da. Behin eta barriro etorri jata burura Eleazar Bouffier...



Barne bilatzailea