160107: Josu Z, Martin U, Martin I, Santi,
Idoia, Antua, Oskar, Oier.
Iñubija II, aintzira haundixan ostian explo +
topo.


Aintziria pasauta, “Putasemian Galerian” gora
juan gara, txoko guztiak miatzen eta topografian hartzen. Gaur ahalegin
gehixenak, halan be, horren eskumaldian zabaltzen dan bloke anabasiak eruan
deskuz, “Kaos Fekalak”. Ez dogu lortu haize korrientian norabidia jarraitzia,
eta une batzutan bloke moltzuan gaiñeko gelatxo batera allegau bagara be, eta
horma naturaletik zetorren meandro minimo bat, ez dogu jarraipen argirik ikusi.
Hobeto begiratu biharra dago, aintziraraiñok dagon haize korriente sendua
billatzeko ahalegiña egitteko, eta oker ez banago, eskaladaren bat be egitteko
geratu da.
Bio aldetik, ez dot ezertxo be ikusi koba
osuan zihar; kanporakuan, potia gitxienez 3 Meta menardikin bete dot, eta hónek
be erdi izoztuak zeguazen. Ez ninduke harrittuko hotz ikaragarrixangaittik barruko
koko guztiak be babesteko joeria hartu izatia... Aurreko baten Gotzonek
argazkittan jasotako Neobisium pseudoeskorpioia harrapatzeko beste saiakeraren
bat egin biharko dogu.
2 comentarios:
Gotzon, eso no ha estado bien
Ni ondiokan hotzetik errekuperatzeko nago, eta nire omoplatuk bebai.
Publicar un comentario