170610: Idoia, Unai, Josu, Jose, Antua, Gotzon, Petrus,
Oier.
Jose “Sator malagarrak” bisitatu gaittu, eta suerte ona izan
dau: gure zulo esanguratsuenetako baten sartzeko aukeria izan dau eta. Izan be,
Iñeritze I-ra juan dirazenak, talde bittan banatuta, eskalada bi egin dittuez:
Edificio en Ruinas osteko gelako inkognitan eta frakzionamendu “bolauan”
gaiñian. Batian zein bestian, txarto ez badot ulertu, gaurko objektibuak burutu
dira eta jarraipenik ez dakela ikusi da, baiña beste inkognita bi identifikatu
dira.
Iñeritze II-era juan garanok, ostera, leza “txiki” honen
punta baiño lehentxuagoko beste eskalada bat egittera juan gara. Bertara
allegau garanian, sorpresa desatsegiña: bertan egon bihar zan 20 metrotako
sokia, falta. Eskerrak gutako batzuk tecnicas de fortuna ondo menperatzen
dittuezela, eta biajia alperrikua ez izateko, aurreko potzuko sokia moldatu
ahal izan dabe gaurko helburua lortzeko: jarraipenik ez. Han inguruan beste
aukera posible bat dagola esan dabe (nik ez dakitt zein), baiña guk oingoz
esploraziñua amaittutzat emotia erabagi dogu, hurrengo belaunaldixandako
lagata. Lezia osorik desinstalau dogu, sarreria blokiekin itxitta (topau
genduan modura).
Bio aldetik: koko bakarra ikusi eta jaso dot (pseudoniphargus?).
Bixamonian, kronikia idazten nabillela, sorpresa politta
jaso dot: Martinek izperringian idatzittako erreportaia. Espeleologua izatian,
halako “pertsonajiak” elkarrizketatzeko aukeria daka (normalian kazetarixei
iges ibiltzen dirazenak), eta egindako reportajiak kalidadekuak dira, lurpeko
asuntuen muiñera sartuta, sentsazionalismo merketik aldenduta. Txalo bero bat!
No hay comentarios:
Publicar un comentario