Gaur eguna ondo
hasi da, (...)
Gero, A-85 lezara
juan gara (Akorda auzua, Atxarre), desobstrukziñuakin segitzera. “Kraterran”
toponimua be konfirmau dogu, bertako bizilagun baten ahotik: “Unako Potoa”. Tximinixia
uste baiño errezago zabaldu dogu, eta kanpai
formako leza txiki baten hondora jaitsi gara. Haizia kolumna estalagmitiko
batzuen ostetik zetorrela eta, leihatilla bat zabaldu dogu eta handik sartuta
meandro oso estu ba ikusten da. Lanakin segitzeko pribilejiua Martin U-ri laga
detsagu. Bio aldetik: 3 masma txiki, eta Meta 1.
Iluntzean,
MG-22ra (Berriatua),
saguzarren udazkeneko trantsizio garaiko laginketa. (...)
1 comentario:
Eskertzen dot zuen elkartasuna! Ia merezi deuen zabaltzen jarraitziek, haizea badeko izen leike baietz, leku onean dago eta. Ikusiko dogu...
Publicar un comentario