UB-063ra, saguzarren neguko laginketara.
Lau meatze-galerixak ikuskatu doguz, ixi-ixilik, eta saguzar moltzorik haundiña igazko leku berian topau dogu: 70-80 ale, euretatik 10-15 esna eta hegan. Beste galerixetan ale bakarti batzuk, baiña igaz baiño gitxiago.
Aittatzeko moduko gauzia: IE galerixan ertzian (kanporutz doiana), derrunbe haundixan ostian, derrunbe barrixa dago. Lehen hor zeguan paso txikixa, haize korrienteduna (esplorau ez genduana, luizi arriskuangaittik) guztiz blokeauta geratu da. Puntan ez dago haize korrienterik, baiña galerixian zihar bai; seguraski bloke artetik datorrena.
Gorakuan, lezian sarreran Artibai Mendi Taldeko jardunaldixetan emondako diruakin egindako plakatxua ipiñi dogu, bisittarixak arduraz jokatzeko. Pegatzeko produktua Ibonek ekarri dau (eskatu dirua Marianori).
Azkenik, Igotz basarriko terrenuetara juan gara. Han Baskaran
gaztaigilliak zelaixan agertutako zulo barrixa erakutsi desku:
azpibertikala, bistan 6 bat metroko sakoneria eta ez da hondua
ikusten; haize korrienterik ez; materialakin jaitsi biharko da.
Ibonen arabera, hidrologikoki zulo hau Aranbarrenako kabezeran egongo
litzake.
No hay comentarios:
Publicar un comentario