2023/05/31

AR-96en berriz

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgp8XSU5YOjYtbGf5nsl7UhrRaSGe32B96AH-pZdWIVXjmWLdomEDVv1kAm_FOhysnhHyCIN_XvrapbQJ-O_hwqf7tFhg0kUiUAbL_Tu8FXoz9eTXS8wriOCQkSCcm8NRThID5wVfIn1rw/s1232/indizea2.jpg 230528: Carlos, Javi, Antua, Oier.

Ereño (Bedia). Carlos Prietorekin, AR-96 zulora itzuli gara errejistro bioespeleologikoa gozatzeko. Koba ederra benetan, oso bisitatua auzoan (zona honetan ezagutzen dugun bakarra da) eta horrenbestez, ziur gaude toponimo propio bat izango duela, kobazuloak berak ez bada, basoak gutxienez. Ea Mandoiako lanen bukaerarako gelditzen zaigun azken txanpa honetan toponimia errepaso on bat ematen diogun katalogoari, gure informatzaileen laguntzaz. Barruko txangoa oso entretenigarria eta aldi berean lasaia izan da; bi ordu ta erdi eman ditugu miaketan, eta kostatu bazaigu ere (haitzuloa oso lehor zegoen) azkenean Carlosek poto batzuk bete ditu.

No hay comentarios: