2023/07/22

Lemoan


 230715: Javi, Antua, Oier.

Mandoiako lanetan, gaurkoan Lemoako lurretan izan gara.

Santiagozar eremu karstikoan, SAN-06 Cueva La Grieta leizean (.... 60m luze /56 m sak., Antuak eta Ritxarrek bere garaian bisitatutakoa) bere sarreraren ikusgarritasuna baieztatu ahal izan dugu; arrakala erraldoia eta azpian irekitzen diren gelak (tupa harrian, itxuraz; karaitz arrastorik ez bertan), aintzat hartzekoak dira zalantza barik, are gehiago kontuan hartuta zona horretako haitzulo bakarra dela. Besteek argazki lanak eta topoa egiten zuten bitartean, nik bio laginen bila aritu naiz: ez zegoen gauza handirik, baina gutxienez Oxychillus 1 eta armiarma txiki 2 jasota gelditu dira.

Ostean, Lemoako eremu karstikoan, harrobi batek agerian lagatako 3 zulo errebisatzera joan gara, bere garaian Haitzuloko lagunek katalogatutakoak. (...)  Hirurak lurpeko sistema bakarraren zatiak dira, itxuraz. Leku interesgarria da, batez ere geologikoki, konduktuaren tamaina handiarengatik, eta sedimentuz ia goraino betea egoteagatik. Besteek ikustaldia egiten ari ziren bitartean, nik neurean jardun dut eta hiru zuloen artean ehiza ez da txikia izan: 1 Meta, 2 armiarma txiki, 1 Lithobius, 2 Trichoniscoides, 1 Elona, 2 barraskilo txiki. / X Pseudosinella (?), 3 armiarma txiki, 2 Trichoniscoides, 1 bicho bola ribeteado.

No hay comentarios: