20250518: Aitor, Galder, Oier.
Katalogo lanak Ispasterren. Santiago ermitan bildu gara, inguruko zuloen fitxak osatzeko. Katalogoan begiratuta, hutsune batzuk genituen:
IS-057 Igartua Arrakala. Ez du fitxarik Driven.
IS-058 Igartua II. TRO bat bakarrik dago.
IS-059 Frailebasoko Zulo. Sarrerako argazkixa eta TRO bakarrik dago.
IS-060 Jentilkoba Ispaster. Sarrerako argazkixa eta TRO bakarrik.,
IS-061 Igartua Urzulo. Sarrerako argazkixa eta TRO bakarrik.
IS-065. Galletebeitiako Urzuloa. TRO eta trazadore emaitzak bakarrik.
IS-066 Gallete zuloa. Ez du Driven karpetarik.
IS-125 Igartua urzulo B. TRO bakarrik.
Plan horretatik, asmoa ahal denik eta hutsune gehien betetzea izan da. Lehenengo, IS-057 eta IS-058ra abiatu gara. Hor, gure mugarik gabeko espeleologo faboritoak agur esan digu eta beste biok potoan behera egin dugu, hurritzekin borrokatuz. Erraz aurkitu ditugu zuloak, edo horiek begitandu zaizkigu behintzat, argazkirik ez baikenituen:
IS-058 Igartua II. Sarrerako argazkia hartuta. 3 metrora pasabidea laminatuta aurkitu dugu (azkonarrak birblokeatuta?); jarraipena begi bistan bazegoen ere, desob erremintak behar dira jarraitzeko. TROarekin ezin izan dugu erkatu, baina ia seguru nago horixe zela zuloa. Bio laginak: 1 pequeña araña.
IS-057 Igartua Arrakala. Sarrerako argazkia eta krokisa egin dugu. Baita bio lagin batzuk hartu ere: 1 Oxychillus, 2 Ischyropsalis, 1 pequeña araña.
Hortik irtenda, N aldera egin dugu hurrengo errekazuloan sartuta.
Hurritzen arteko poto elegantean sartu gara (geriza gozoa, ondo
hartzen zan gaurko eguzkitan) erraz aurkitu dugu hondoa, W aldetik
datorren errekasto nagusia galtzen den lekua. Zalantzetan egon gara,
baina zulo guztiak ikuskatu ostean, IS-061 ustez identifikatu dugu,
krokis bat eginez. Azken finean, urak azpitik jandako lur/haitz
multzo ruiniforme bat da, azpitik bat egiten duten protoleizetxoen
bilgunea. Bigarrena, IS-062, ez dugu aurkitu.
Ostean, NErantz eginda, artadian sartu gara. Pixka bat gehiago kostatu zaigu, baina azkenean bi leizeak aurkitu ditugu:
IS-060 Jentilkoba Ispaster. Sarreretako argazkiak ikusita, zalantza barik identifikatu dugu, baina zalantza beste lekutik etorri zaigu: sarrera horizontalak gela batera ematen du; bertikalak beste batera; baina bien arteko pasabiderik ez dugu aurkitu. Imajinatzen dut esploratzaileek konexio bisuala egingo zutela, topoa bateratuta. Krokisa eginda. Bio laginak: 1 Meta, 1 Ischyropsalis, 1 Oxychillus.
IS-059 Frailebasoko Zulo. Lehen 5 metroak libre, eta estuasun laminatutik aurrera egiteko modurik ez dugu ikusi (imajinatzen dut topoko eskuin aldeko azken tirada hortik egingo zela). Krokisa eginda.
Puntu honetan, 15:00ak ondo pasatuak zirenez, eguna amaitutzat ematea erabaki dut. DUT diot, bai, izan ere, gure saguzar berriak (gaur bio lagin bilketan, eta 7 metrotako destrepean oso fin ibili denak) arratsaldez ere SEGITZEKO gogoa baitzuen! Gernikatik pasatuta, bere grina asetu dezan buriladore eta spit batzuk laga dizkiot, eta horrenbestez agurtu gara hurrengo jardunaldira arte.
Gaur ekoitzitako materiala (krokisak, argazkiak, fitxak) katalogoan sartu dut, koba bakoitzari dagokion karpetan.


No hay comentarios:
Publicar un comentario