20250809-16: Oier.
Larra, EEE/NEB kanpaiñan parte hartzen; bigarren astian egon naiz ni, bioespeleologia helburu nagusixakin, eta danen modura klase askotako bihar auxiliarretan. Ez neban uste, baiña bio kontuetan laguntzeko jente nahikua topau dot, eta horrek egunero zulo baten lagintzia ahalbidetu dau. Horrenbestez, zakua kokoz beteta ekarri dogu Carlos Prieto gure irakasliari emoteko; harek esango dau intereseko ezer agertu dan.
Calvon laguntziakin, Naparruan lagintzeko moduko leza batzun PDFia nekarren. Bertatik, a priori interesgarrixenak aukeratuta nittuan (L1401, L04001, LPA070, Bu-3, Uk113, LPA063, L20003, L04001); gero, ahal izan doguna egin dogu (LPA102, L04001, L14009. BU-3, Illamina Sistema, A-70).
Jarraixan, bertan egunez egun hartutako ohar batzuk.
20250809
03:30-07:30 Leke-Linza, iratargi bete ederran azpixan.
Linza-Foya 8:00-12:00. Beranduegi, barriro. Karga gitxiagokin zorionez, kardio estu.
Nekia eta loguria, baiña zeozer jan eta Unai-Aitor-Vanessakin Ukerdi aldera (...). Juataldi ederra, neketsua, jardun ona, freskuran, itzulera hobia. Loguriak bentzidu aurretik, ea bixar bio plan bat lotzen doten.
20250810
Bio inkurtsiñua: Satorra, Txino eta hirurok Calvok emondako zerrendako zuluak muestreatzera.
Lehelengua, PA102. Bertan, 10 mtako plataformara jaitsi eta aurrerago ezin izan dogu egin (fitxia egin jakonian ikusi zeben p19 hori harriz blokeauta dago eta haize izpirik ez). Beraz bertan ahal doguna jaso dogu: gasteropoduak, trichoniscoides estilokua, pseudoeskorpioia, opilioia, masma txikixa, txindurri haundixa. Zulo honen koordenadak 10 bat mtako erroria dake.
Bigarren zulua L20003 lokalizatzia gehixago kostau jaku: kanal txiki baten dago, Aragoi-Naparrua mugia egitten dabena, lerrokatutako dolina askokin. Koordenadak euretako batenak diraz, nahikua zehatz, bloke artian haize hotza botatzen dabena; baiña ez dogu sartzeko modurik ikusi. Ha izango dala uste dogu, ingurua nahikua ondo miatu arren ez dogulako besterik ikusi.
Jasotako lagiñen errejistro zehatza Igonek hartu dau, potia neuk gorde dot.
20250811
Goiza kanpalekuan, Igonen zain (-1000kin komunikatzetik bueltatzeko). Zeozer jan eta gero, Calvok (eta beste bospaseik) lagunduta, bio muestreatzeko moduko 5 leza ikusteko ibillalditxua egin dogu. Euretako baten L04001 Igone eta bixok jaitsi gara. -9ko galtzerdi bat izan arren, gauza interesgarriren bat harrapau dogu, bestiak beste tijereta zuriren bat, kolenbolo pare bat, eta hainbeste masma txiki.
20240812
Egun osua Igonekin. Goizian -1000ko komunikaziño lekura. Arratsaldian, bio laginketara. LPA070ra juatekuak giñan, baiña sokia ahaztu. Azkenian L14009.
20240813
Goizez zeregiñik ez eta, uretara. Ostian, BU-3an ikustaldixa egittera: 1978xan explorau zan -300ko zulo bat, BU-56 topatziakin batera baztartu zana. Txino eta bixok -40ko gelatxoraiñok jaitsi gara, bio lagiñak hartzera, eta lezian berresploraziñua baloratzera. Gauza bixak egin doguz, emaitza positibuekin. Ikusgarrixa, bertako karaitz gris/larrosa jaspeatua.
Bertan lezan bazkaldu eta kanpalekura 16:00ak aldian allegau gara. Garbiketak, luzaketak eta lagiñen prozesaketia egitteko aukeria justu izan dogu, 17:00ak aldian zaparrada/txingorradia hasi aurretik. Eta gaur-bixarko hala emonda dago, komunikaziñuan euripian jardun biharko dogu...
Azkenian eguna aterri amaittu dogu. Kanpaña honetan, neretako deigarrixena dimentsiñuak diraz. EEE-NEBen antolakuntza maillia inpresionantia da, eta ni neu zatitxo batekin baiño ez naiz konturatzen (neure bio biharrakin zuzenian lotutakua, edo kanpalekuan parte hartutako gauzetan). Hori gure kanpaiñan, baiña Larra- Belaguan beste talde asko dabiz! "Karramarro-banasta" hori guztia koordinatzia ondiok miresgarrixagua da, orraittiokan!
20250814
Goizez uretara.
Eguardittik aurrera, A60tik kanpora zetozen Iker, Fabrice eta Denisen zain 4 ordu. Hirurak pozarren allegau diraz, lortutako emaitza onekin (sektore fosil barrixa -1100 metrotan, 1,9 kmtako espeleometria probisionala).
(...)20240815
Predesmontajian: talde bat A60 desekipatzera, beste bat -1000 komunikaziño estaziñua desmontatzera, eta gu (Unai Martinez, Joseba eta hirurok) A70ra, hirugarrenez, ea bio laginketiori behingo-behinguan egitten dogun.
A70ra juan gara, eta ondo... salbu eta barauts lodiegixa ekarri dogula; multimontirik lotu ezinda, naturalekin konpondu gara. Emaitza oso onakon gaiñera: 3 Aphaenops, marraskillo luzanga 1, opilioi 1.
(...)
20250816
Goiz osuan, desmontajia, materialak gordetzia eta jaisteko prestatzia. Azken jateko-hondarrekin hamaiketakua egin eta gero, dana garbi geldittu da eta Lintzara jaitsi gara danok. Bide gogorra, topera kargauta eta bero haundixakin; duda barik, montajia eta desmontajia diraz espediziñoko biharrik astunenak...
Arratsaldian Lintzan atseden eta trago batzuk hartu eta gero, Zurizan baiñua hartu eta desbandá.

2 comentarios:
Eskerrik Asko, kronika eder onengaitik.
Ia beste batzuk ere animatzen diren igotzera eta zu bezala gozatzera.
Eskerrikasko zuri Txabilo! Anbiente ona garantizaua.
Publicar un comentario