2022/07/18

Bolunzulon kontuz ibili behar


 

220716: Antua, Bruce, Gotzon, Martin I, Oskar F, Oier.

Bolunzulo. "LL de Victoria" sektoreko galeria bat topografiatzera joan gara; bere garaian Lotik eta Laurentek egindako poligonal sinplea baino ez dugu eta, Martinek egiten diharduen topo makroerrebisiorako hobeto hartzea merezi zuen. 

Ez nengoen seguru pausu berritik pasatuko ote nintzen (aurrerakoan, blokeei beldur, atzera egin nuen) baina gaur lasaiago, eta atzetik eta aurretik lagunak nituela, arazo barik igaro dut. Hortik aurrera, aspaldi ibili gabeko galeria ederrak; eta behin "LL de Victoria" sektorean, niretzat guztiz berriak ziren leku ikusgarrietan barneratu gara. Bruce eta biok, atzetik zetorren topografia taldeari bidea markatuz, altuera handiko eta irristagarritasun handiagoko pasabideetan aurreratu gara. Puntu batean, erraz-jaisteko-baina-atzera-igotzeko-zaila zirudien putzu baten ertzean gelditu gara, ur-jauzi polit-polit baten ondoan. Badakigu jakin, leku hau aurkitu zuten urpekariek ezer instalatu gabe pasatu zirela hortik, baina orduak aurrera zihoaztela eta, berriz itzuli beharko garela argi izanik, ez zaigu egokia iruditu arriskatzea, eta atzera lagunengana bildu gara, egindako lanaz pozik. Haiek galeria bikoizten den leku bateraino topografiatu dute, gaurkoz nahikoa izan dela esanez. Kuriositate bezala, puntu honetan lehen kobako beste sektore batean zegoen tanke industrial handi bat aurkitu dugu, urak sifoiz sifoi igaroarazitakoa, eta suntsitua noski; beldurra ematen du, hori egiteko gai den uraren presioa irudikatzeak! Kanporako bidean, borobila izan behar zen egun hau okertu zaigu Bolunzulon biltzen den zabor ugari honen eraginez: urjauzietako bat gainditzean, (...) hortzak gora zituen sarde bat zapaldu du, eskuineko oina alderik alde zeharkatuz 1. eta 2. metatarsianoen artetik; segituan, hortza atera eta -oraindik oinez egiteko gai zenez- lagunduta bere kabuz atera ahal izan da, kalera falta ziren azken 20 metroak. Beraz, ohiko garagardoa hartu ordez, bizkor-bizkor aldatu eta (...) Galdakaoko Ospitaleko Urjentzietara egin du. 

Bio aldetik, lagin hauek jaso ditut: 2 Lithobius, 2 Pseudosinella.

PD: jarraian, Brucek bere taldekoei (Grampian Speleological Group) idatzitako intzidentearen kronika. Ingelesez askoz ere hobeto geratzen baita!
Bolunzulo cave in Oma Valley, surveying with Ades Espeleo today. Oier Gorosabel Larranaga Gotzon Aranzabal  Antua (Antonio Gomera Garcia), Martin Ibarrola and Oskar Fernandez Ojeda. Good company 馃槉
Coming back out of Bolunzulo cave yesterday, an Ades Espeleo member, (...), slipped on a waterfall and came down onto a old garden fork, rusted, dirty and sharp. It went through the sole of his boot and through his foot protruding on the other side. He shouted for us, but being a joker we thought at first he was joking. When he shouted again we rushed back. He was sitting with the skewered foot elevated as he couldn't put it down. Rather than have a fuss he asked me to hold the elevated leg and another of the club (...), pulled it back out.
He walked back out under his own steam. Back at his car I said that we should have taken a photo for Facebook before we removed it. I suggested we could put it back in, but he declined. He did however pose with the skewer before going to hospital. Note the makeshift dressing on the right foot. As I took the photo I said "smile", and he did. Made of tough stuff these Basque speleologists.
Stop press: the boot can be repaired.

Zubiburua, kumaldi garaian

Irudia: Jim Henson.

 

220712: Oier.

Zubiburua, udako kumaldi garaiko laginketa.

Illunabarra 21:50. Eguraldi oso beroa eta lehorra.

Zubiburuko saguzar koloniatxoaren karakterizazioarekin jarraituz; jadanik datu-serie apal baina luzea jasoa dugu. Azkenaldian kobak duen bisita-presio handia kontuan hartuta (sarrera aurreko espaloiaren lokatz-aztarnak begiratzea baino ez dago), interesgarria izango da kiropteroetan duen eragina neurtzeko. Gaurkoan, tripodea baliatuz estazio eroso eta praktikoa osatu dut, prozedura finduz.

Grabazioa aztertu aurreko oharretan (harkatzez orrian hartuta) esan dezaket aktibitate nagusia, diferentziaz, kanpoko saguzarretan detektatu ditudala (Miniopterus schreibersii); hortaz gain, Rh ferrumequinum batzuk detektatu ditut, eta Rh hipposideros gehiago.

Grabaketan deigarriak egin zaizkit:
    • 00:14:42 Rh ferrumequinum "kantu" ozena, 120 kHz eta 40 kHztan erresonantzia bezalakoekin (ez dirudite hipposideros eta schreibersii, ferrumequinumaren kantuaren iraupen eta forma bera baitute)
    • Min schreibersiiren seinale batzuk, anplitude oso handikoak (50 kHztatik 100ra): 00:19:08 , 00:29:12, 00:31:24
    • 00:23:47 Rh ferrumequinum, 50 kHztan erresonatzen (forma bera)

Oharrak:
    • Etorkizuneko ikerlariei oharra: azken ordu laurdenean azazkalak mozten egon naiz, eta grabaketan agertzen diren artefaktuak giltzen hotsak dira; ez dute irakurketa eragozten, halere.
    • Grabaketaren transkripzioa, eta paperean harkatzez hartutakoa bat datoz, gutxi gora behera.

(...)

2022/07/04

Zapola-Atxerre


 220703: Antua, Oier.

Zapola-Urregarai (Markina-Xemein). Antua eta bere laguntzaile guztiak alde batetik, eta ni 4 bat metrotako distantzian mantenduta, prospekzio egun ederra eman dugu UB zonaldeko urreizti eta pagadi zoragarrietan zehar. Lapiaz ikusgarri eta ia birjina batean -gutar gutxi ibili izan dira hemendik-, katalogatutako bizpahiru erreferentzia lokalizatzen eta dokumentatzen eman dugu goiza. 

Lehenengoa, gure katalogoko UB-105 erreferentzia izan da, Zapolan. Vaciado artificial, guerra civil?,de un estrato arcilloso con una potencia de 1,4 m. longitud 3 m., profundidad 5 m. e inclinaci贸n 40 grados Coordenadas son validas las que aparecen en el drive, hemos sacado fotos.

Bigarrena berria da, leize txiki bat, Zapolan hau ere. (...) m. Boca de 2 X 1. Pozo vertical natural de 6 m.cuya base esta colmatada de clastos calizos y tierra, acaba en una peque帽a salita de 3 X 3. Muchos huesos y lo damos por finiquitada. Hay fotos.

Hirugarrena, Atxerreko parajean, Jaurlaritzako dokumentaziotik ateratako erreferentzia bat. Kostata aurkitu dugu, baina azkenean agertu da: hiru meatze galeria, kanporako hiru irteerarekin, ikusgarria benetan; ur pixka batekin, mundutik aparte gustura bizi izateko lekua! (...) m. Peque帽a explotaci贸n minera. Galeria de unos 30 m. con dos bocas que dan a un pozo vertical de unos 7 m. que requiere hierros. En el exterior ruinas de una peque帽a construcci贸n casi seguro relacionada con la mina. Alguna foto pero habr谩 que volver para completar la ficha y revisar bien la zona.

2022/06/20

Kastillozarko arroilan

 


220619: Gotzon, Antua, Oier.

Mandoia, Kastillozar (Usansolo). Gaurkoan, helburua mendi honetako Kas-002 zuloan desobstrukzioa egitea izan da. Kainoi ikusgarri batean gora, zuloa ikusi dugu eta Antua eta Gotzon bertan gozogintzan geratu diren bitartean, ni Kas-001ra joan naiz (...) laginketa biologikora. Ondo pasatu dut: esplorazio bakartiaren xarma, lagunak laster etorriko diren segurtasunarekin. Zuloa ezagutzen ez nuenez, zoko guztiak miatzen aritu naiz, pasabide garrantzitsu zein dibertikulo txiki-galdu, eta bihurritze mugimenduotan, aste honetan falta eta behar nuen kirol saiotxoa ere egin dut. Hortan nenbilela, hara non entzuten ditudan kolpe batzuk; belarriak gidatuta, hara eta hona, berbaroa ere bai; eta azkenik, haize epela datorren katazulo batean, besteen ahotsak: "Kaixo!". Arazo barik berba egiten genuen, baita elkarren argia ikusi ere: beraz, desobstrukzioa bertan behera laga dugu, poz-pozik. Kanpokoak barrura etorri dira, eta lekua ikusi eta gero, arrakala formako gela haren gainetik behera datorren haize hotzaren iturria miatzera sartu dira. Beste katazulo baten atarian geratu naiz ni, eta besteek esango dute zer egin duten. Leku horretan zenbait argazki ere hartu ditu Gotzonek. Behin kanpoan, zulo bien sarreren arteko poligonala itxi egin dugu, topoa zehazte aldera; katalogoan erreferentzia biek bat egin beharko ote duten zalantzarekin geratu gara, baina erabaki hori Javi "Mandoia Master"rari lagako diogu.

Jasotako laginak: barraskilo txikia 1, Oxychillus 2, Elona 1, Lithobius 1, Gyas 1, Meta 2?, Ischyropsalis 4.

2022/06/05

Leize ikusgarrian behera


 220604: Antua, Oier.

Mandoia: Artzeaga mendian (Bedia), 250ko arrakalan behera. Egun erdi bakarrik libratzen dugunondako plan egokia (besteak Osi帽a-Argatxa lotura burutu nahian ditugu, eta EEE-koak berriz Zapateiko garbiketan). Halere, uste baino gehiago luzatu zaigu; beti bezala alderdi ona eta txarra dituen albistea. Kareaga errekaren bila aurreratzen gabiltza, baina bidea gero eta estuagoa da!

Joan den astean lokalizatutako "soplao" horretan, oraingoan biak jaitsi gara -15ko  plataforma horretara, behera jarraitzeko materialarekin. Bide nasai eta ikusgarria aurkitu dugu; harri erorketa arriskuarekin, hori bai; eta bihurri xamarra, 3 bat fraktio behar izan dituena. Kareharri mota biren arteko kontaktuaren fabore irekitako leizea dirudi -geologoren bat ekarri beharko dugu, gehiago zehaztu dezan-. -35 metrotan, terraza moduko bat egina du (klasto konpaktatuak, "Alikanteko Turroi" erako geruza eskegi bat, azpitik jana dagoena). Hortik behera, leihatila estu batean, formula akustikoa erabiliz 20 m behera neurtu ditugu, ur putzu handi batean amaitzen dena. Leihatila mailu eta zintzelez ireki dugu, eta agian argaltxoren bat pasatuko litzateke; baina guk geuk, behintzat,  espatula kolpe bat beharko genuke. Hurrengo saiakeran argazki batzuk merezi dituen leizea, bide batez esanda. 

Bio aldetik, bi lagin: Meta 1, eta Echinogammarus? 1.

2022/05/28

Artzeagaganeko meatzeetan

220528: Javi, Antua, Oier.

Mandoia, Artzeaga mendiko ipar aldeko arrakalak ikusten; ni 2020ko abenduan izanda nintzen bertan, baina itxura denez orain arte gure superesploratzaileek ez dute bertara jaisteko astirik hartu. Gaur izan da eguna, bada. Zornotzako Geltoki tabernan bapo armozatu eta gero, hara abiatu gara. 

Leizeak harritu gaitu: gauza handirik ez genuen espero, baina Antuanek ondo aurreikusi bezala, lerrokatutako hiru leizetxoek bat egiten dute azpian, 15 x 4 x 25 bat metrotako gela bakarra osatuz; ikusgarria, goizeko eguzkiaren azpian, Atlaseko begien estiloko argi izpiekin. Argazki batzuk hartu ditugu, bai leize barrukoak, bai kanpoko meatze-lanen terraplenenak.

Gela honek jarraipenak ditu, punta bietan eta erdian. Azken hau perpendikularki irekitako galeria artifiziala da, itxuraz, kanpoko galeria desplomatu-terraplen-plataforma horienganantz doana; metro gutxira lur desplome batekin blokeaturik dago. Punta bateko jarraipenetako bat laburra da, eta kolada politez apaindutako gela batean amaitzen da; bestea, berriz, interesgarriagoa da: failaren fabore irekitako galeria artifiziala da (zati batean faila-ispilu eta guzti), eta pare bat lekutan desplomeak ditu; haietako batean 15 metro jaitsi da Antua, eta materiala amaitu zaio; hortik behera beste 17 m neurtu ditu Distoarekin. Ez genuen horrelakorik espero, eta explorazioarekin jarraitzera itzuli beharko gara.

Bio laginketaren emaitzak:
- Gune ilunean: armiarma txiki 1, 5 Trichoniscoides, 8-10 Pseudosinella, Lithobius 1.
- %95ko iluntasunean: Oxychillus 2, Meta 2, armiarma txiki 2, Ischyropsalis 2.

2022/05/21

Kareagako laminadorearen ostean


 220521: Petrus, Antua, Gotzon  Oier. 

Kareaga (Bedia). Gaurko helburu nagusixa  bypassian desob amaitzia, ostian entzutzen dan errekara allegatzeko.

Haitzulokueri abiso pertinentia emonda, Zornotzan trenak ekarrittakuekin bildu eta armozau dogu, Bedia aldera juateko. Entzundakuak entzunda, nik neuk ez nekan esperantza haundirik bypassa zeharkatzeko. Halan be, kueba hau ederra eta zati haunnnndi baten eroso ibiltzeko modukua izanda, banekan gogua etortzeko. Etortziarren, eta bere galerixa polittetan ibiltziarren, beste barik.

Izan be, azken urtietan ulertu dot neretako garrantzitsuena lurpian ondo pasatzia dala. Zorionez, ez dago espeleologo profesionalik (hau da, bere ingresuen % nagusi帽a espeleologiatik etaratzen dabenik), eta zorionez, horrek bakotxari gustatzen jakon arlua askatasunez lantzeko aukeria emoten detsa: batzuk ondo pasatzen dabe estuasunetan aurrera eginda; beste batzuk, harrixak aztertzia gustatzen jake; beste batzuk animalixen aztarna fosillak estudixatzia -artia, hazurrak-; eta beste batzuk, nere modura, bizidunak billatzia, bestien atzetik juanda. Estuasun bat zeharkatzen txarto pasatzen badot, zertarako sartuko naiz? Ni ondo pasatzera nator, eta badakat zeregi帽a. Nik egitten ez dotena beste batek egingo dau. Gero, danon artian egindako bihar-pieza guztiak bilduko doguz, txikixak eta haundixak, eta lortutako emaitzia ekipo osuak ospatuko dau. Hori da espeleologia.

Digresio filosofiko honen ostian: Antua eta Gotzon aurrera juan dira, bypass katazulo famoso horretatik, eta atzetik Petrus. Aurrera egitteko izan dittuan zailtasunak "entzunda", saiatzeko gogo guztiak kendu jataz: eta kuriosidadia kentzeko, ur lokaztuetan sartu eta katazu暮ua luzeran ikustera sartu naizenian be, nere asmua berretsi dot: "Ni ez noia hortik eztaaaaa....! Agur, ni hamen gelditzen naiz".
Hortik aurrera, pare bat orduan, nere bolara ibilli naiz, oso gustora egixa esan. Bakarrik ibiltziak -betidanik- burua aklaratzeko asko balixo dau; azken asteko zurrunbillo editorialakin eskertzen dan gauzia da hori. Behi帽 marmittan bustitta, hotzittu aurretik sifoian sartzeko aprobia egin dot, eta arraixua! Ez da bakarrik urpian sartzia (horrek ez nau asko ardura): gai帽era, harri txintxarren pillaketia haundixa da eta urpeko tramo horrek oso zingo txikixa dau, 30-40 zm asko jota. Agur horri bebai (ondo pasatzera nator, ondo pasatzera nator, ondo pasatzera nator). Bio lagin gehixago hartu dittudaz, tartian oin dala aste 2 hartu ez nittuan espezie batzuk: 7 masma, Lithobius 2, 2-3 Pseudosinella (Carlosek emondako pintzelakin oso ondo), beldar 1, ganba 1. Karramarro batzuk be ikusi dittudaz, bai帽a hartu barik: gaur euren medixuan zelan ibiltzen dirazen begira egoteko eguna izan da.

Azkenian, marmitta-bypass sektorian hainbeste buelta emon arren, hotzitzen hasi naiz eta bestiak ondiok etortzeko trazarik ez zekela ikusitta (sei帽ale ona), kanpora abixau naiz. Kanpuan beste ordubete inguru egon naiz, eguzki gozuan, melautako arropak pixkat sikatzen; bai帽a bestiak ez zetozela ikusitta (onenian, zeozer topau daben sei帽ale) 14:30etan etxerutz urten dot. 

Gero jakin dot 16:00ak inguruan urten dirazela, eta baietz: 200 m barri aurreratu dirazela galeria nagusi haundixian zihar, eta lateral asko begiratu barik laga dittuezela. Oso ondo! Ez dot uste, halan be, nik neuk sektore hori ezagutuko dotenik. Petrusek laminadore horretan juateko eta gero etortzeko kontau dittuezenak entzunda...! Eskerrak ondiok esploratzaille intrepiduak dakaguzela.