2009/04/25

ATXURRA

09-IV-25: Petrus, Idoia, Gotzon, Oier.

Atxurrako koban, lanak:

- Bigarren sektorian falta zan eskaladia egitten. Gotzonek igo dau baiña 30 bat metroko galerixa superior bat da, koladekin blokeauta amaitzen dana. Eskalada bidia eginda geratu da, praktikau ahal izateko.

- Hantxe bertan dagon meandro laterala topografiau dogu (bide nagusixa, ez desfondiak).

- Goiko pisuan marrazkixa egitten egon naiz ni.

2009/04/23

Lekeitioko artxibuan


Argazkiak.org | Astillero de Lequeitio (oi la Plaza) © cc-by-sa: txikillana


09-IV-23: Oier


Lekeitioko Udal Artxibuan, 001432/03 dokumentua transkribatzen. Gaur ez da dato deigarririk agertu, baiña bai 1535-1786 arteko biharren bilan bat (26 pajina inguruan). Bestalde, alkantarillen obrak grafikoki jasotzeko baimen eskarixa sartu dot errejistruan.

2009/04/18

Illuntzar scanning

09-IV-18: Santi, Gotzon, Idoia, Urtza eta Oier.


Egualdi ona aprobetxauta, Illuntzarrera juan gara azkenian. Aulestian bertan GAES-eko Antoine eta Richard topau doguz, Okamikako ubegixan murgiltzera zoiazela. Han egon gara datuak trukatzen, eta eguenian lokalera etortzeko geratu dira.

Gu Lezate inguruetatik gora abixau gara, pistak enpalmatzen.

Zulukako kobara sartu gara, eta GEV-ek emondako 24 metruak hirukoiztu egin dira txoko guztiak begiratu eta gero: 3 galerixa, mendixan pendientian direkziñuan, euretako bat legorra eta beste bixak kolada labangarrixaz estalitta, eta azkenian korriente ariñakin (baiña kanporako direkziñuan). Direkziño “ona” beherutz da, pendientian direkziñuan bebai, baiña askotan gertatzen dan legez progresiñorako bide guztiak lokatz eta hondakin kapa guztixak blokeauta dagoz.


  • Kobaburura juan gara gero. Barrua topografiau eta gero, bloke arteko bide posible guztiak miatu doguz, kolada eta lokatzakin blokeauta eta haize korriente txikirik barik. Urteerarutz ostera, kobara sartu eta ezkerreko horman, laminadore bat dago haize korrientiakin; estalaktitaz blokeauta dago baiña, eta apurketa haundi xa biha rko leuke handik aurrera egitteko, halaxen laga dogu.

  • Gero Idoia, Santi eta Urtza Oinizerutz juan dira basuan zihar antxiñan lokalizautako lezia, 90 metrotakua, lokalizatzeko asmoz; Gotzon eta ni bidian azpi partetik juan gara, basuan zihar bebai, lapiazian ezer agertzen bazan be. Ez harek ez guk ez dogu ezer interesgarririk topau, I-21 izenez katalogau dogun 8 metroko kobatxo batez aparte.

Hurrengo baten begiratzeko geratu dira: Alperdo, gaur kotxia aparkau dogun pareko ubegi gaiñeko zulua (desobstruitzeko).

Ni, hiru aste gauza haundirik egin barik, neka-neka eginda bueltau naiz etxera.

2009/04/13

ATXURRA, KOBABURU ETA KARAKOSTA


Gaurkoa, lan bikoitza izan da. Lehen bizi, Atxurrara joan gara poligonal printzipala topografia bukatzeko. Orain gelditzen dana lateralak topografiatzea. Gero Iluntzarrera joan gara Olabarri eta Kobako baserrirak parajera. Han Kobaburu topatu eta katalogatu egin dogu. Berdin egin dogu Karakostako iturri koba. Sarrera bikoitzarekin bukatuta uzten dogu Astesantuko aktibitateak.

2009/04/10

IÑUBIJA BISITARA



Gaur Iñubijarantz hurbildu gara. Eguna ez zegoen brometarako. Orduan, "Sevilla" galeriaraino joan gara. Han bertan jan dogu zeozer eta kalera irten gara. Pozuko beheko partean, urak igo dau metro erdi...eta kanpoan euri txaparrada izan da gelditu gabe... Urrungoan, gehiago eta hobeto.

2009/04/08

ZULUKA ETA ALPERDO

Gaur prospektatzera berriro joan gara. Arkitu dugu beste bi zulo: Zuluka (Iluntzar mendian) eta Alperdo (Bedartzandi mendian). ¡Halako txaparradak atrapatu genuen!