Egualdi ona aprobetxauta, Illuntzarrera juan gara azkenian. Aulestian bertan GAES-eko Antoine eta Richard topau doguz, Okamikako ubegixan murgiltzera zoiazela. Han egon gara datuak trukatzen, eta eguenian lokalera etortzeko geratu dira.
Gu Lezate inguruetatik gora abixau gara, pistak enpalmatzen.
Zulukako kobara sartu gara, eta GEV-ek emondako 24 metruak hirukoiztu egin dira txoko guztiak begiratu eta gero: 3 galerixa, mendixan pendientian direkziñuan, euretako bat legorra eta beste bixak kolada labangarrixaz estalitta, eta azkenian korriente ariñakin (baiña kanporako direkziñuan). Direkziño “ona” beherutz da, pendientian direkziñuan bebai, baiña askotan gertatzen dan legez progresiñorako bide guztiak lokatz eta hondakin kapa guztixak blokeauta dagoz.
- Kobaburura juan gara gero. Barrua topografiau eta gero, bloke arteko bide posible guztiak miatu doguz, kolada eta lokatzakin blokeauta eta haize korriente txikirik barik. Urteerarutz ostera, kobara sartu eta ezkerreko horman, laminadore bat dago haize korrientiakin; estalaktitaz blokeauta dago baiña, eta apurketa haundi xa biha rko leuke handik aurrera egitteko, halaxen laga dogu.
- Gero Idoia, Santi eta Urtza Oinizerutz juan dira basuan zihar antxiñan lokalizautako lezia, 90 metrotakua, lokalizatzeko asmoz; Gotzon eta ni bidian azpi partetik juan gara, basuan zihar bebai, lapiazian ezer agertzen bazan be. Ez harek ez guk ez dogu ezer interesgarririk topau, I-21 izenez katalogau dogun 8 metroko kobatxo batez aparte.
Hurrengo baten begiratzeko geratu dira: Alperdo, gaur kotxia aparkau dogun pareko ubegi gaiñeko zulua (desobstruitzeko).
Ni, hiru aste gauza haundirik egin barik, neka-neka eginda bueltau naiz etxera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario