2009/04/04

LEZATEKO AZKEN ARGAZKIAK

2009/04/04: Ander, Idoia, Gotzon, Urtza

Hirugarren sarrerea da gaurkoan ein dogune Lezatera argazkiek atatako asmoagaz.

Hirugarrena eta azkena dala be esan behar da. Hortik eta hemendik papelean islatuteko txoko batzuk falta izin doguz. Gaurkoan ganera kobeak berak be astinalditxo bat emon dozkule esan behar da, hau de, kriston beroa pasau dogu(nik behintzet bai), ta besteren bat be ekarri dituen kinpulle kapak be kentzean fin ibili de.

Argazkiek atatan sarreratik hasi gara, Lezaten sarrerea atara dogu, geroago leku bera baia aldrebes hau de, kanporantza begitan atara beharrean barrurantza. Mozkorti gelatik martilluen gelara doan pasoa, saharako zati bet be atara dogu, erreka zatitxo bat be, sarreran beheko lehenengo erreka partea ta azkenengo kanpoko aldea.

Egun polite ta aldi berean lasaie, lar kantzau barik, holangoak sarri ein leikez!

Oin hortik be urten da Aulestin hitzaldiren bat emoteko ideie, argazkiek atarata dauz, oin hizlari fin eta jator bat falta da, ia bolondresak noz urtengo etxoten gauz. Animo!










No hay comentarios: