2009/03/29

Paltzuaraneko errekan


Argazkiak.org X jauna © cc-by-sa: ades

09-III-29: Idoia, Urtza, Oier.

Paltzuaraneko lezan. Gotzonek “teledirigiduta”, lehelengo hiru potzuak jaisteko instalaziñua ipiñi dau Oierrek, Urtzari lehelengo pausuak erakutsitta (hurrengua berak egingo dau) eta Idoia McGyverren zuzenketa baliotsuekin. Lehelengo jaitsiera honek berez merezi badau be, gaurkuan uran maillia asko jaitsitta zeguan eta erreka nagusixan hodi ikusgarrixa ezagutu ahal izan dogu larregi busti barik. Hiru bat ordu egin dogu lezian azpira allegatzeko, oin dala aste biko maillara; ustekabiekin eta itxaronaldixekin hotzittuta, ozta-oztan egon gara atzera kanpora urtetzeko. Seseñia, ardi gaztaia eta ogixak indartu gaittu halan be, eta errekia pizkat begiratzia pentsau dogu; orduan berotu gara, Urtza batez be –ha zelakuak egin dittuan “katuak” hankarik ez bustitzeko-.


Topografixia eskutan, Mendebalera egin dogu lehelengo, errekan gora, Hegoalderutz hainbeste afluente geratzen zirala. Bolumen haundixak, bloke erraldoiak, lokatz formaziñuak –eta ipurdikuak-... nere partetik, bereziki politta irudittu jata Bertolt Brechten formako zentinelia, errekako potzu sakonena zaintzen. Azkenian, Gerardon kaosa identifikau dogu eta goixetan galtzen dan tximinixiori. Handik bueltan, hasierako puntora itzuli eta errekan behera hasi dogu. Iparmendebaletik sartzen dan urjauzixan, Idoiak eta nik planto egin dogu lokatz artian ez ibilli guran, eta Urtzak saiakera batzu egin dittu, urjauzixan gora eta hodi nagusixan behera. Gero jakin dogu handitxik dala (urjauzixan azpittik) exploratzeko falta dan hodixa.


Urtendakuan, bedratzi ordu ibilli garala konturatu gara, ez genduan hainbeste uste. Ondo ibilli garan seiñalia.

2009/03/29

Oier arduratu de bere bersiño partikular- teknikoa emoteaz. Oin beste bat doa, laburregoa klaro.

Sinestesine ein leike zelan zulo txiki batek halango tamainu handiko leze ta koba eskutau leikezan. Hori izin de gaurko egune ta gero gehien txokau doztena, batez be kobean alture eta tamainuek. 40m ko bajadea ta gero lezea kruze batera heltzean dala esan leike, ezkerretik korriente handidun erreka bat ta bestetik argazkietan atarateko pendiente gelditu den estalamita zuri eta kaskada ikusgarri bet. Sano politek.

Ta beste aldea, pertsonala dana, hau de: HOTZA!!!! Ez dakit iñoz koba edo leza baten halango hotzik pasau doten, sarreratik hasite ie amaierararte lepoan pegaute eroan dogu korrientea. Eskerrak inguruen karburerue itxiteko prest dauzen solidarioak dekoguzen taldean!! Ta holan ba, moko dariola parau te segiduen busti ein behar!joder, hau hotza!, baia eskerrak ure nahiko baju egoala ta bustitea umeldutea bakarrik izin den.

No hay comentarios: