2009/03/12

Arbiatxeko kobako arrastuak


Argazkiak.org | Arbiatx © cc-by-sa: txikillana


09-III-12: Oier.


Lekeitioko Udal Artxibuan. Gaur, 001432/03 pg.000 dokumentua transkribatzen jarraittu dot, itturri kaptaziñuen gaiñeko idazkixak, Trakamallen gaiñeko dato decisivorik ez baiña gauza kuriosuak bai, adibidez: “He estado en la cueba o gruta de Arbiach, por la que al parecer corre bastante cantidad de agua, pero a una profundidad tan grande, como que desde el parage donde corre la agua, asta la entrada de la gruta, ai sobre ochenta pies de altura: ai tambien recelos de que en tiempo de grandes maretas llegan estas al mismo parage; pero aunque no lo hubiere, y aunque la agua no estubiere a una profundidad tan grande, seria preciso para sacarla della, al punto desde el qual se pudiese conducir a la Villa, hazer una Galeria, como las que se acostumbran en la Minas asta encontrar con la agua: obra a mi ber de inmenso coste, por ser aquel parage todo peñascoso, o por mejor decir una piedra caliza”.


Bestalde, laster egingo dirazen obrak dirala-ta, estolderixian gaiñeko informaziñua biltzen hasi biharko gara: 001433/04 dokumentua eskatu dot (Exp. para la realizacion del proyecto de conduccion de aguas desde Trakamail hasta la villa y construccion del alcantarillado). Interesgarrixa, baiña uren ekarrerian gaiñekua da batez be; lehelengo begibistazuan ez dau emoten estolderixian gaiñeko informaziño larregi dakanik. Biharbada hurrengo transkribapena izan leike.


Obren asuntuan informatuta egoteko, Josu Etxebarrieta arkitektua da kontaktua (martitzen-eguenetan egoten dana, 10.00etatik aurrera). Ateatik Pascual Abaroara egingo diraz obrak, XIX gizaldiko alkantarillak barriztatzeko (galeria haundixak dirala aittatu dau, 4 metroko sakonerakuak puntu batzutan). Espainiako Gobernuak emondako subentziñuan arabera danez (enplegua sustatzeko plana) proiektua eta obren adjudikaziñua Apiril-Maiatz aldian mahai gaiñian egotia aurreikusten da. Horixe izango ei da momentu egokixa berakin egoteko eta eskari formal bat idatziz sartzeko. Obrak ikusi eta infraestruktura zaharren irudixak hartzeko baimena eskatu nahi dot, egitura zaharrak dokumentatze aldera.


Barne bilatzailea