Bikain eta Oier, Ispasterko sumiderora (Eskako errekia) juan gara goizian. Txutxune/Axpe-Kaltzada basarri parian badago be, Kortazar auzoko etxe honetakuak ez dira Ispasterren jaixotakuak; bai ostera Luis Mendikute, Kaltzada basarrikua. Harek kontau deskunez, inguru hori urez betetzen da euri sasoietan (obstruiduta dagon seiñale) eta fabrikak egin zebenetik hondakin gehixago pillau da bertan (35 bat urte). Fabrikak egin aurretik espeleologo batzu etorri ziran bertara (GEV seguraski), zulo batetik sartu eta "15 metro zabaleko erreka bat" topau ei zeben (!!!). Guk behintzat topau ez doguna: Eska itxurri inguruko zuluak miatu doguz, baitta kamiñuan bestekaldekuak be. Osiñan fonduan zulo asko dagoz, 15-20 "bajada" bai, baiña danak obstruiduta. Sarrera haundiñak 4 metro baiño sakonera gehixago ez daka, eta toki bakarrian baiño ez da ikusten paso txiki bat, ur erdi-estankauan amaitzen dana eta haize korriente barik. Osiñan fondoko nibeletik pare bat metro igota, zulo legor bat dago eta dudia da ia desobstruitzia merezi daben eze, galerixa nagusixan kontrako direkziñuan ei dago.

dago; handik sartzen gara Bikain eta Oier, eta arrakala oblicuo baten zihar 20 bat metro goiaz. 9 m. altu, 4 m. zabaleko galerixa batetik aintzira batera heldu gara. 15 m. luze, 2 m. zabal, eta fondua ez da ikutzen. Sifoi aparentia bada be, entzutzen dan ur-hots haundixangaittik hobeto begiratu biharko da. X jaunak bere hagin luziekin estropozu egin baiño lehen urtetzia pentsau dogu, eta trunboien soiñupian ixa-korrika allegau gara kotxietara.
Justo-justo emon desku denporia aldatzeko, eta zaparrada ikaragarrixa hasi da ¡haxe libradia! Baiña onena falta zan: Oier martxa atrasian zetorrela, kurpil bat zubittik kanpora etara eta trabauta geratu da, kotxian ipurdixa erreka gaiñian orekan. Desesperaziño busti momentu baten ostian, ondoko basarrikua agertu da aingeru guardakua lez, eta kate eta soka batekin, uste baiño errezago etara dogu katxarrua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario