2008/07/31

AI TRAKAMALLE!

2008ko Uztaitaren 31an
Oier, Urtza, Bikain eta Gotzon

Goizeko 11etarako joan gara Oletatik Trakamallerantz. 7-8 ordutako plana zegoen printzipioz. "Txoixan geli"- tik kaos de blokes pasatzea lortu eta haize korrontearen bila ea Trakamalle erreka alu hori aurkitzen genuen. bigarren mailako bidetxo "erraz erraz" batzuk topografiau, aurreko egunean aurkitutako ur jauzi inguruetan beste irtenbideren bat ote dagoen begiratu eta orokorrean zulo guztietatik sartu, ikusteko ea irtetzen ginen. pasatutako miseria guztiak eta gero ez dugu ba inon irtenbiderik aurkitu. Ur jauzian eskalada egitea geratzen da, 20 metrotako eskalada txikitxo bat. eskalada hori egiteko dexenteko material gehiago behar denez eta ia ia horretarako bakarrik joan beharko garenez, ondo prestatuta (batez ere psikologikoki) material egokiarekin........... ba horixe, han geratu da ausartagoak eta txoroagoak garenerako. lau pa bost metro igotzea lortu dugu, han inguruko orma batetik eta...........ufff!! gora nekez, beherantz ia azkarregi, zulora noski. bitartean lateral bat topografiatuta geratu da, 40 bat metro edo eta ondoren (baten bat lehor lehor) "txoixan geli"- ra bidean musturra leku guztietan sartuz eta ondo begiratuz aukerak. kaos de blokesera iritsi gara eta haize handia zebilenez, nahiko erraza izan da berau gainditzea, izan ere, haizeak aurpegian jotzen zigun. 163.puntu topografikora iritsi gara eta aurrerantz jarraitzea lortu dugu "belkrus maldituz kato zulus erraza bañe iñork eztau nahi joan"-era iritsi arte. han haizea nabarmena da baina 3-4 metrotara pertsona pasatzea ezinezkoa zirudienez beste zuloetan bila eta bila aritu gara. zulo ezberdinetatik ateratzen da haize korrontea ta dexentekoa da. halako batetan beherantz joanda zerbait aurkitu dugu. bat joan da eta haizea sumatzen den leku estutxo bateraino iritsi da. mailukada txikitxo batekin pasatzeko modukoa eta haize korrontea datorrena. Gainera belkrusaren katazuloa alde honetatik gainditzea lortu da eta beraz ez da berriro sartu beharko. Horrela ba, badago esperantza oraindik ezer onik aurkitzeko. dena dela, "XXI.mendeko misterio nagusiak" hortxe jarraitzen du: Non ote dago Trakamalle erreka??
Ilunpetako gizakixak


Zelako ondo errekan!


Urre bile?


Nikola! Atxatxok be badaki garbitzen!

(Oier)
Izen barri bi posteridaderako: “Jostunen Diaklasia” (mono guztiak apurtzen dabena) eta “Infraño Inundaua” (lehelengo gela haundixan ostekua).

No hay comentarios: