2008/08/03

Zulo barriak

x jauna eta biok

Lekittotik Gizaburu bitarteko mendian zehar ibili gara. Sasi eta ota tartean ibiltzeko prest, batek makila luzea eskuan eta besteak eskuko sega txikia. bat bestea baino hobeto prestatuta, baina bion artean "pak" ona egin dugu azkenean, eta uzta emankorra jaso dugu gainera. hurrengorako, badakigu, bota handiak, eskularruak, praka eta niki zahar baina gogor bezain luzeak, neurri ezberdineko mapak, Bizkaiko koben katalogoa, ipar-orratza, margoa, koba edo lezeak katalogatzeko eta deskribatzeko orriak, GPS-a, linterna (kaskoan bada hobeto) eta batez ere sasi nazkagarri artean ibiltzeko gogoak. eta noski eguneko momentu hoberena eskaini dizkiguten ogitarteko eta freskagarriak. miseriatik miseriarako tartea izan da hoberena, ordu erdiz belarretan etzanda ogitartekoa eta sagarra jaten. hori bai zerua!
aurreko egunean X Jaunak 3 zulo aurkitu zituen eta haiek birbegiratu ditugu lehenik. IS26, IS27 eta IS28 kolore gorriz margotu eta katalogatu egin ditugu, argazki eta guzti. lehenengo zulora joatea oso erraza da eta garbigune bat dirudien arren, ez du itxura txarrik. basoko bide zabaletik 20 bat metrotara aurkitu dugu eta 4-5 metro sakon behintzat badu, gero badirudi arrakala bat edo dagoela. hurrengoan buzo eta guzti ongi begiratu beharreko zuloa. eta agian sarrerako txarrikeriak (kristalak ere bai) kentzea komeni ebaki itsusirik egiteko arriskurik egon ez dadin.
IS 27 ko zuloak ez dirudi gauza askotarako emango duenik, nahiz eta hasieran ematen zuen baino sakonagoa izan. hor ere, badaezpada, buzoarekin begiratu egin daiteke. IS 28an ez dugu haizerik antzeman baina harriak gutxienez 30 metro egiten du beherantz, arrakala estu estu batetik. dagoen bezala ez gara sartzen baina ez dirudi zaila zuloa zabaltzea. IS 29 kriston pena izan da, izugarrizko leizea baita, 10 bat metroko sakonera bai behintzat eta bi metro baino diametro handiagoa du. ikusten da katozulo perfektua izan dela baina lurjauzi baten ondorioz lezea bihurtu dela. pena dena zera da; lurrak dena duela estalita eta ez dagoela zirrikiturik txikiena ere. agian lurra kendu eta kenduz aurkitu daiteke zerbait, baina ez duela merezi iritzi diogu, gaur ez behintzat eta gainera ikusita ingurua zelakoa den leze eta koba zulo gehiago egon behar direlakoan gaude, ziur oraindik asko geratzen dela ikusteko, kareharriz inguratutako inguru zoragarria delako. pena da dena pinu, eukalipto eta tartean sortu diren sasi zein garo eta ota zikinez kokoteraino egotea, baina zuloei dagokionez, badugu lanik etorkizunean inguruotan.
Ondoren poto baterantz abiatu garelarik, beste dexenteko zulo bat aurkitu dugu. hau ere lurjauzi handi batek estaltzen du eta ez dugu markatu ere egin izan ere momentuz ez dago ezta zulorik. makilarekin zirrikitu txiki eta benetan estu bat aurkitu dugu eta konturatu gara gutxienez makilak dituen metro eta erdiak gainditzen dituela. gainera eta hau da berri onena, haizea dator zulotik kanpora. harri txikienik ere ez da sartzen eta beraz egunen baten nahi bada desobstruzio lanetarako gune egokia da. izan ere sumatzen den haizea sumatzea izugarria da dagoen zulo nimiñorako. Ispaster eta Gizaburu mugatzen dituen mugarriaren ondo ondoan dago eta interesgarria izan daiteke.
azkenik, eta eguna ondo amaitzeko poto izugarrira joan gara, ikustera ea inguru motibagarrik badagoen. potoa izugarri handia da eta kare harria denean dago presente. potoan bakarrik, kriston lana dugu eta seguru merezi duela inguruotan ehiza txakur lana egitea. buelta eman, tontorrera igo eta 10 minututan kotxean ginen berriz. egun polita eta probetxugarria izan da. apuntatuta geratzen da eta lan asko eta nekeza geratzen da bertan egiteko.


IS 26

No hay comentarios: