2008/08/10

Koba hau ez ete dok sekula amaittuko, edo...?


08-VIII-9: X jauna, Urtza, Oier.

Trakamañera, esploraziño puntan jarraitzera. Azken entradan ikusittakua konfirmau dogu: Abittako “Negarren” eta “Solidarixuen” gelen arteko tramuan gabiz, baiña beheko pisotik. Gaur desobstrukziño bat egittera juan bagara be, azken momentuan ez dogu ezer apurtu bihar izan “Maillu faltsuan pausuan”. Handik aurrera, 150 metro barri agertu dira lokatzezko tuneletan, eta haize korrientezko punto bittan geratu gara: goiko maillara doian gela bat, bloke artian haizia ++ datorrena, eta galerixa nagusixa arrakala estu bihurtzen danekua (+, deobstruiblia). Lokatzan ezaugarrixengaittik sektore honetan ibiltzia eroso xamarra bada be, bertora allegatzeko bidia latza da eta hurrengo Abittatik saiatuko gara barriro enpalmia egitten.


Pertsonalki: oso gratifikantia izan da Trakamañera lehelen sartzia. Oso ondo sentitzen nok pausu hori gainditzen doten bakotxian. Sarreran ritmo oso altua eruan dogu Txorixan Gelaraiñok (Urtza harrigarriki ondo dabil) eta gaurkuan neri emon jestak flakia. Koban zihar lehelen juatiak ur gardena ikusteko aukeria emon jestak, eta orduantxe ikusi dot, lehelengo esploraziñuan, Gotzon Aranzabalek ez zebala hainbeste merittu izan (fondua ikusi egitten dok, eta ittotzeko arriskurik ez dagola). X jaunari esango detsat, hari esateko.

Barne bilatzailea