2008/08/06

ULLAKO TXALUPA


X JAUNA ETA BIOK

Gaur abuztuak 6, Ullara joan gara ea ezer berririk zegoen ikustera. Belaustegi baserri paretik (Ereño) 5 minututan iritsi gara ur depositora eta hortik minutu baten kobazuloan geunden. Iritsi aurretik susmo txarra hartu dugu, izan ere, ur jauziak, sasoi honetarako ur dexente zeraman eta beraz pentsatzekoa zen koba barruk sifoia ere antzera aurkituko genuela. Sartu bezain pronto entzuten zen kanpoko "moto bonba" eta jarraian konturatu gara baietz, uraren maila metro bat edo jeitsi dela, baina hala ere ez da nahikoa sifoia pasatzeko. kobak merezi du ikustearren bakarrik oso polita delako. argazki bat ateratzea otu zaigu eta................plastikozko txalupa txikitxoa puztu dugu, sifoian barrena sartzeko. kostata baina puztu dugu (du) eta han sartu naiz erortzeko beldurrez. gauza guztiek bezala koba barruko sifoi edo lakuetan txalupa txikitxo batekin ibiltzeak bere amarruak ditu eta gaur ikasi ditut horietako batzuk. lehenengo legea lasai egotea da, bestela, kirioekin eta bustitzeko beldurrarekin bakarrik txalupatxoa gehiegi mugitzen da. bigarren eta azken legea (eskarmentuz ikasia) ormak bakean uztea da, ez ikutzea alegia, bestela.............koskabiloak freskatzeko aukera paregabea izango duzu (edo bakoitzak daukana).
ba horixe, egun pasa behintzat egin dugula. bueno, ura oso garbi zegoen eta urpekaritza egiteko aukera ezin hobea zen, izan ere ondo baino hobeto ikusten zen urak berak ikusten uzten zuen guztia. Koba horretan ez dago beste aukerarik, aire konprimitu boteilarekin eta ur hotzetan sartzeko gogoarekin joatea baino. haizerik nabarmentzen ez den arren, galeria interesgarriak egon daitezkeenaren susmoa dugu, sifoiaren bestaldetik. Beraz, ba...............Ullan txalupek ez dute balio, busti egin behar da!!

Barne bilatzailea