2009/12/19

ITURRITZEKO LEZIA




18 urte geroago goaz Aulestiko leizera. 18 urtean ez zaizkigun ahaztu istripu serioa gertatu zena egun hartan abenduko 1991. Aprobetxatzen dugu instalazioa egiteko "parabolts" inoxidablearekin eta lehenengo argazkiak atera digu honen 200 m. bertikalak.

09-XII-19: Idoia, Gotzon, Oier.


Iturtzeko lezara, hondoraiñok allegatzeko asmoz. Egin egin dogu, potzurik luzenetan argazki pare bat eginda be.

Errespetuz pasau gara istripuan lekuetatik: harrixa desprendidu zaneko pareta; Kepi eta Gerardok kolpia hartu zebeneko erlaitza (eta gero 8 ordutan euren babeslekua izan zana, laguntzia allegau arte); Gotzon konortia galduta geratu zaneko frakzionamentua... Isi-isilik giñoiazen arren, bildurra aidian susmatzen zan, baitta hormetan apoyatzeko modu bereziki delikauan. Eta halan be, harrixak jausi. 50 eta ¿80? metrotako potzuetan –batez be azken honetan- harrizko ezpata zorrotzak pasau dira gure begixen aurretik, poliki-poliki illuntasunetik agertzen, meheiak, hauskorrak eta mortalki ederrak.


Arrasto “arkeologiko” ugari be ikusi doguz pasa dan sartukeran eta oinguan, baitta pizkat garbitzeko aprobetxau be. Lazo bi; gubilla, spit eta guzti; orratz hipodermiko baten zorrua; erabillittako gasia; guante bi (neuk hirugarrena laga dot, involuntarioki); manta termiko baten hondakiñak; telazko poltsa bat; “filipinos” paketia, plastikozko platerak eta kutxarillia; artifizieruen kabliak... 1991ko istripu eta erreskatian laburpen ona emoten dabenak.


Esploraziñua ez da agortu Iturtzen: Gotzonek esanda, potzu barrenian dagon leihatilla paralelua begiratuta dago, baiña goragoko leihatilla eta meandruak ez (istripuan erlaitzan parian, eta bestiak). Paraboltak eta plakak ipiñitta geratu dira (bat izan ezik: zulua egin dogu bakarrik), hurrengo baten rebisatzeko.



No hay comentarios: