2010/06/20

Sistema Nogales

Hamen Ibai, Ritxik etaratako argazki txorta batetik.


100619: Ibai, Silvi, Oier.


Nogales sistemara osteria. Egun politta pasau dogu, oinguan Ibai gidari izan dogula. Uzkorta mendi koskorran alde batetik bestera egin dogu, goittik beherako trabesixia eginda. Haitzulo politta, nik uste nebana baiño haundixago eta adardunagua. Entretenidua bebai: hasierako katazulo benetan estua, geroko sala zabalak, erosiño forma xelebriekin, fosil pillaketa harrigarrixa, Amabirjiñan gelia, Estalaktita uletsuena, amaierako laminadore irrintzilarixak... Zaborra eta pintadak topau doguzen arren, zorixonez nik uste nebana baiño gitxiago. Halan be, esan detsat Ibairi: merezi dau egunen baten talde haundi bat geratzia batetik zulua garbitzeko, eta bestetik ganorazko topografia bat egitteko.


Barne bilatzailea