2011/01/29

Lamiñetan eta Alperdon


2011-01-29: Antua, Kris, Simone, Iñaki, Martin, Bikain, Unai, Silvi, Idoia, Oier.

Jente asko egonda, Antua, Kris eta Simone Lamiñetara juan dira, afluentia ikuskatzera. Bestiok Alperdora juan gara, entrenatzera eta azken sektoreko inkognitia argitzera. Danok batera juan gara Pajeruan Gelarako jaitsierararte; han Idoia, Iñaki, Martin eta Unai kanporutzko bidia hartu dabe. Silvi, Bikain eta Oier hondoraiñok juan gara. Pasamanos anaranjaura helduta, handik gorako ranpara igo gara. Ranpia bera amaittu egitten da, 15 bat metrotako alturan, korriente barik eta aurrera jarraitzeko aukera barik (urak behetik gora excavautako forman amaitzen da, sartu-une biribillekin-eta). Baiña... ranpa horretan bertan bide lateral bat dago ezkerrian, leihatilla baten amaitzen dana, haize korriente leunakin, eta leihatilla horrek tximinixa liso eta biribil batera emoten dau, gorutz 8 bat metro eta beherutz 15 dittuana, jarraitzeko aukeriakin bai goittik bai behetik.



No hay comentarios: