2011/01/15

Trakamall, gaindittuta

2011-I-15: Silvi, Idoia, Leire, Gotzon, Kris, Antua, Ritxar, Oier.


Lezandipera juateko asmua bertan behera geratu da, erremintta batzu ahaztuta gelditzian. B plana Abitaga-Trakamall trabesixia egittia zala entzutziakin batera, zuri-zuri geratu naiz: esperientzia etsigarri ha gainditzeko aukeria, azkenian.

Baietz esan dot, jakiña, baiña urteeran aurretik eta atzetik bateronbat izateko baldintzan. Ibillaldi politta egin dogu Abitagako sektorian, Negarren Gelaraiñoko gela eta pasabide ikusgarrixetan zihar. Gutako gehixenak ez zeben ezagutzen, eta jakiña, asko gustau jake. Nik ez nekan broma askorako gogorik banekixalako azkenian zer zetorren.

Gero, atzera ADES gelan, Trakamallerutz abixau edo ez abixau egon gara, baiña jentia animoz eta indarrez zeguala-eta planakin segitzia erabagi dogu. Ranpak jaistian etorri dira lehelengo histeria atakiak (Silvi): ez zeguan atzera bueltarik. Beheko galerixa kuadrikulau-lokaztuetan zihar aurrera egin dogu, eskalia, belaunak apurtzeko korredore luze hori... eta segiduan allegau gara Hipopotamuen Pausora. Esan bihar dot oso bizkorra egin jatala dana; biharbada Alperdo eta Lezandipian jardunaldi luze eta astunetara egin naizelako izango da, baiña goguan dakat lehenago Abitagara etorrittako aldixetan neke asko be gehixago eta denpora luziaguan sentsaziñua izan nebala. Oinguan barriz nekerik ez eta motza egin jata dana; eta poztu naiz.

Ordurarte berua eta legortasun relatibua izan bada nagusi, inpresiño gogorra da bapatian eta abiso barik basatza sakonian lau hankatan sartu biharra. Orruak nagusittu dira –sorpresazkuak, sufrimenduzkuak baiño gehixago- eta karkajadak eten bakuak izan dira harik eta azken leihatilla erdi inundautik burua etara dogun arte. Hortxe argazki batzu etara doguz. Ni kantuan juan naiz, kakalarrixa uxatzeko.

Gero,Trakamalleko azken galerixan, eskalada lekura juatia baztartu dogu (hurrengo baten), eta zuzenian kanpora egin dogu. ¡Baitta segiduan estuasunera allegau be! Ez neban uste hain hurre zeguanik, eta hotza eta bildurran artian dardar baten hasi naiz. Taldia bakotxan ahalmenen arabera antolau dogu, eta aurrera. “Bernardan Aluan” pausua gehixenok murgillian pasau dogu, baiñu hotz bizigarri/orrularirako aukeria hartuta. Eta zuzenian, estuasunera. Bestetan lez, oso lagungarrixa suertau jata aurretik hasibarri bat izatia, batetik hari laguntzeko erantzukizuna norbere bildurra baretzeko aukera ezin hobia dalako, eta bestetik Kris nere begi aurrian ataskau dalako, pasau leiken kaso okerrenian gaiñera (indar barik, oiña trabauta, meandruan honduan enpotrauta...). Honek derrigorrez ekarri dau ni lasaittu biharra (berari lagundu ahal izateko), hain da eze, esango neuke sekulan baiño errezen pasau dotela meandro madarikatu eta erakargarri hau.

Kriston gorakadiakin urten dot, jakiña, eta hori gitxi bazan be, material pertsonala garbitzeko aukeriakin, premiña haundixian nenguan-eta. Eskerrikasko danori, oso ondo pasau dot-eta.


Barne bilatzailea