2011/04/11

Prospekziñuan eta artxibuan


Argazkiak.org | 110409 orrazketia © cc-by-sa: ades

2011-IV-10: Oier

Atzo, prospekziñuan Ispasterren. Izan be, Lekeitio-Gernika bidian hiru lekutan gitxienez matarrasak egin dittuez:

1. Hirukurutzetako kruzian, kamiñuan behekaldian.

2. Hortik kilometro batera-edo, kamiñuan goiko aldian.

2. 44,5 kilometruan kamiñuan behera, Ulla inguruan.

Ni lehelengora juan naiz. Lau puntu hónen arteko gunia nahikua ondo begiratu dot, eta ez dago ezer (ED50 koordenadak):

o 080 (matarrasian esk gorengo aldia, errepidetik behera begiratuta) 538116 4800513 e:7

o 081 (matarrasian ezk gorengo aldia) 538347 4800686 e:8

o 082 (ezk beherengo aldia) 538328 4800632 e:8

o 083 (esk beherengo aldia) 538227 4800520 e:8

Beste erreferentzia bi:

o 079 (suhiltzaillien pista hasieria) 538198 4800726 e:7

o 084 (behetik gorako pistiak kamiñuakin bat egitten daben lekua) 537908 4800314 e:?

Pare bat ordu honetan pasau eta gero, ordubeteko pasiua egin dot uvalan hondora, erdiko lautadatik zihar Kanpanireko pareteraiñok, eta gero, SE aldetik igota, kamiñora urtenda Basobarri inguruan. Ez naiz arakatzera sartu, baiña leku interesgarrixa diruri: basua garbi xamarra, 3 bat metroko monolitoz osatutako lapiaz itxurako sail interesgarri batekin... Halan be, hori baiño lehen beste matarrasa-guniak begiratzia hobe, sasi barrixa urtetzen hasitta dago-eta.


Argazkiak.org | Udabarriko sasixa © cc-by-sa: ades

Gaur domekia, Gurutze Gorriko lokalian egon naiz artxibuan inbentarixuakin. Liburu danak apuntau dittudaz, eta aldizkari asko bebai (baiña danak ez). Ohar batzu:

o Hartu dittudaz nere linternia, Karaitza 18 bat neretako eta beste hiru Lekeitio-Ondarru-Markiñako liburutegixetara eruateko, eta Karaitza 10 bat neretako.

o Hau hartu dot etxian kontsultatzeko: Kobie aldizkarixan 1, 3, 4, 5, 6, 7 eta 9 zenbakixak; “25 años del GEA” liburua; eta “Espeleologia en el País Vasco” (separata de la Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco).

No hay comentarios: