2012/03/17

Bedartzandin prospektatzen

2012-III-17: Gotzon, Idoia, OierBerdartzandin prospekziñua. Egun ona, sasi eta txaria beheraka (laster udabarrixa) eta lapiaz oso politt eta ikusgarrixa izanda be, gure zulo gosia ezin izan dogu guztiz ase. “Galtzerdi” pare batekin konformau bihar izan gara; metro gitxiko zuluak, lajen arteko pausuak gehixago, benetako ur-konduktuak baiño. Gaur komentatzen egon garanez, badirudi mendi honetan, altura honetan behintzat, ez dirala baldintzak emoten beheratxuago sortu dirazen galeria haundixen morokuak egoteko; Otoixo aldian gertatzen dan legez, harrixa zehe-zehe eginda dago. Sei orduko jardun intentsua emon dogu honetan; zuluetara neu jaitsi naiz, eta masmei begiratuta ez dot Meta menardirik ikusi, bournetixak baiño ez.

1 comentario:

Unai dijo...

Hori hori Oier! Los tres mosketeros. Edo hobeto esanda los 2 mosketeros eta la mosketera.


Barne bilatzailea