2012/03/31

Espeleologia zientifikua Karlistan

2012-III-31: Simone,Unai, Ritxar, Gotzon, Leire, Javi, Oier.


Karlistian Torkara, barrixei joko pizkat emotera. Javi sarrerako gela haundixan geratu da, perimetrua neurtu guran, lagin biologikuak hartzen eta hegaztixen hezurdurei erretratua etaratzen. Beste guztiok hondorutz juan gara, baiña tradiziñuari jarraittuta, Iradier gelan nahastau gara eta ezin izan dogu sifoiko gelako bidia topau; haitzuluan edertasunari eta tamañuari, ostera, bai erreparau detsagu behintzat, eta danok oso gustora urten dogu. Gorako bidian, gaiñera, neuk be masma bat harrapau dot, Meta menardi nere ustez.
Bueltako bidian, Unai eta bixok garunian sartuta dakagun gaixotasun arraro honen sintomak erakutsi doguz, karteletako mezuak be modu okerrian ulertuarazten deskuana: “Centro de descenso” (Centro de descanso irakurri biharrian) eta “No echar papeles en el meandro” (No echar papeles en el meadero).

Torcaren putzuaren sarreran
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
APROBADO!
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Horixe zioen 400 eurotako betaurrekoak zituen bi petate handiz kargaturiko gizon bizar-zuri batek. Azterketa geneukan Unaiek, Simonek eta Leirek. Eta non hobeto, Torca del Carlista-n baino. Raneroko mendiak guretzako bakarrik, eguzki ederra, hiru-lau ahuntz eta saia, gu, animali arraroori begira, galdetzen: ze ostia egiten dauz horrek hemen Raneroko mendi tontorrean katxarroz beteta?

Cast: eso decía un hombre con barba blanca, 2 petates y gafas de 400 euros. Teníamos examen, Leire Simone y Unai. Y donde mejor que en la Torca del Carlista. Los montes de Ranero para nosotros solos, buen sol, cuatro cabras y buitres mirándonos a nosotros, raros animales; y preguntando: que ostias están haciendo esos en la punta de Ranero llenos de cacharros?

Ba, zer egingo dugu ba? Torca de Carlista handian sartu, kondairak dioen bezala Carlista bat bota zuten zuloan, lurrazpiko munduaren sarreran. Hasieran leize normal bat da, eta han joaten zara tubotxoan behera eta behera, eta orduan: HALA! Hormak desagertzen dira, zure hitzek sekulako oihartzuna egiten dute airean zehar. Rapelatzen, referentziak galtzen hasten zara. Airean geratzen zara iluntasunean zu bakarrik. Goian, argi puntu batzuk, behean, beste batzuk.

YUJUUUU!

Javi eta Gotzon Torkaren sarrerako putzuan

Bide erdian Yujuuu-ak amaitzen dira, ze, badirudi behera ez zarela heltzen, eta eskua benetan nekatzen hasia dago soka madarikatua heltzeaz.

Oier Pico de Carlista-ren tontorrean kontenplazioan

Gero, harriak eta bidezidortxoak. Berriro mendian zaude, baina gauez. Baina hemen ez da sekula eguna egingo... Intuizioa eta brujula jarraitu behar duzu, salaren beheko puntura jeisteko, eta Pirineoetako kaos de blokes bat balitz bezala, 200 bat metro (zuzendu oker banabil) jeisten dituzu. Menditxo bat, bera bakarrik.

Baina koba ez da hor amaitu. Horma jotzean, estalaktitak hasten dira, eta kolumna erraldoiak. Hormetan, excentrikak agertzen dira bapatean, gelatxo akzesorioak agertzen hasten dira, kristalak hormetatik irtetzen. Aragonito koraloideak, kaltzita kristaltxoak lurrean...

Behean beste gela pare bat dauzka. Gu Iradier gelan egon gara. Gela ederra da, guk halako bat topatuko bagenu Lea Artibain berton malkoka emozionatzeko bezalakoa. Baina Torcan gaude, hemen halako gelak "gela akzesorioak" dira.

Gorantza joan gara, paso komodo baten. Txorizo, makarroi entsalada, txokolate eta abarrez goraino jarri gara. Oierrek berak egindako ogia ekarri du. Gure gainean, soka bat zeruko iluntasunetik datorrela dirudiena.

Koba erraldoiaren iluntasunean pozik

Javi-k Scurion-arekin apuntatzen duen bakoitzean, benetako referentziak egiten dituzu argiarekin, eta: "OSTIA, HORI BAJAU DOGU??"

Ur gitxi eramateko akatsa ere egin dugu, eta segituan amaitu da. Nik gours batetik ere edan dut ura eta ia gours-a desertifikatu egin dut!

Goian, poza, satisfakzioa, eta arratsalde ederra. Haize fresko batek hotzikara eragiten du arropa bustian, baina exokarstaz baliatuz (espeleologoak gara eta ze espero ba?) harri tarte batean haizearengandik babestu gara. Oier mendi puntako harrira igo da filosofatzera pixkat edo...

Torkaren kanpoan, gure "sufrimendu" aurpegiak nabariak dira...

Leire argazkiak atera eta atera paparazzi estilora, Gotzon Unai eta Simone exokarstean sartuta arratoiak bezala... Beste guztiak leizean sokak kentzen.

Javi The Great Desequipator putzutik irtetzen...

Beheko parkinean, Pozalagua-ko koben sarreran mendia begiratzen duzu. "Joder, hutsik dago eta; ez dakit nola ez den mendi guztia behera erortzen!". Eroriko da, milioi bat urte barru edo...

Badirudi, sala handi honen jatorri geologikoa hau dela: lur barrutik datorren ur beroak, mendi hauek sortu eta uretatik altxa zirenean, kararria magnesioz nahastu eta dolomia bihurtu zuten. Dolomia boltsa handi hori mendi barruan, errazago zulatu zen, dolomia kaltzita baino bigunagoa baita. Erraz ikusi daiteke ze, kanpoko kantera ere dolomia kantera bat da.


Aupa neska mutilak, Iluntzarren halakoren bat egongo da eta gure zain!!


5 comentarios:

MrTorka dijo...

Igual bixkat pasa egin naz idazten, ze eingotzau ba! // Igual me he pasado un poco escribiendo, que le vamos a hacer. Gotzon jarri argazkixak jenteak lo hartu aurretik!

Simoneta dijo...

Las gafas son de 400euros.

Iñaki dijo...

aver si algun dia tengo la oportunidad de ir! bonitas fotos

Unai dijo...

Hori dana ekipatzeko kapaz garenian joango gara. Horretarako elizburu, iluntzar eta bolunzulo asko ikusi behar dugu....

Iñaki dijo...

ea egia den! eta arrazoia duzu! asko daukagu ikusteko eta ikasteko


Barne bilatzailea