2012/07/16

Zatika: Lamiñotei

Alvaro, Iñaki: Zatikara joan gara Lamiñotei (edo lamiñak), Jentilkoba eta Kobondo aurkitzeko asmoz. Dolina baten hondoan Lamiñotei aurkitu dugu, geveko inskripzioarekin (GEV LAMIÑOTEI); asko begiratu arren, ez dugu jentilkoba eta kobondo aurkitu. Beste egun batean bueltatuko gara Lamiñotei exploratzera. sarrera zabortegi gisa erabiltzen da eta hildako animalien kanposantu gisa, beraz sarrera euliz, armiarmaz eta insektuz beteta dago.

2 comentarios:

JAI dijo...

Poz-pozik ezagutu dot gaur zuon bloga. Sarrerak ikusi eta ikusi deutsat inbidijaz beteta eta hauxe topau dot. Ixen horregaz (Jentilkobie) nik bat ezagutu dot Ipiztarren, Gallete auzuan esan eustien zelan jun (bidien beste alderdijan dago).
Buruz Google Mapsen tokija topau nahirik ibili naz eta honen inguruan dola esanko neukitzue: 43.34212 -2.54570
Badaezpada beste daturen bat: Ipiztartik Gixaburura doian bidian bado pista bat nahiku nabarmena Nabarrix mendira/Iluntzarrera doiana; metro batzuk aurretik beste pista bi doz nahiku txikijak (danak eskumatara), euretariko baten dago ehun bat metro eginda eskumetara agertzen da. On dala 10 bat urte pinu ipini barrijak euazan, on 11 bat urte eukiko dittue.

Zorte on

oier gorosabel dijo...

Aupa Juan, aspaldiko.
Heuk diñuana Iperratxeko Jentilkobia dok, seguraski. Lokalizata jaukagu. Eskerrikasko halan da be.


Barne bilatzailea