2012/07/03

ZEBERIOKO TROKAZULOETAN LURPEKO ERREKA GALDUAREN BILA

 Antua, Ritxar, Gotzon, Santi eta Austarriko kideak: Kepa, Jesus, Pepe…

Egun gogoangarria Zeberion. Bertako Austarri mendi-elkartearen deia jasota han batu gara heurekaz Lekubasoko mendiartera joateko. Aurten bigarren aldiz antolatuta dabie Armiñetako kobarako ikustaldia, eta zapatuan 40 lagun sartu ebiezan leizean. Gaur be egon dire beste hiru gehiago bisitan. Horretarako, Kepa, Jesus, Pepe eta ganerako jendeak itzelezko prestakuntza eginda euken leizean, hango saltoak jaisteko montaje itzelakaz, eskilarak sartuta saltoak jaisteko, eta foku handiak koba guztian zehar. Kanpoan argi-generadorea martxan ipini dabie eta barrurantz. Intrigaz beteta gengozan ia zergatik deitzen eutsien “saloia” beheratxoago egoan gune bati, eta ¡zentellie!, ez dugu sorpresa makala hartu han ikusi dogunagaz: benetako lanpara bat ez egoan ba eskegita, bonbila bere tulipa elegantearen barruan zala: bakarrik falta ziran sofa eta telebista egongela osatzeko; jarraitu dogu aluminiozko eskailerak jaitsi eta jaitsi, azpiko galeriara heldu arte; alde bietarantz jarraitzen izan dau galeriak; batetik segidu eta bat-baten zabaldu egiten da galeria, areto handi bat eginez; Kepak jarrita eukan bere krokisean han Zeberioko ermita handi bat be kabitzen zala, eta beharbada ermitarik handiena ez, baina txikiagoa bai; areto ederra da eta Gotzonek atera dauz argazki batzuk espedizinoko guztioekaz. Benetan, Kepak idatzitako moduan, koba “izadiak Zeberiori emaniko oparia da, eta jadanik, ondare natural ordezkaezina”.


Topografiak 45 metroko sakonera emon dau. Inkognitak asko dagoz, haize mugimendua igarten da kobazuloan, eta suerte apur bategaz jarraipena euki leike. Funtsean, leizea meandro itxurakoa da, bihurgunez beteriko altura handiko galeria bat. Orain, Lekubasoko sakostak sortzen dauen erronkarik handiena lurpetik doan errekara heltzea da. Kepak eta Jesusek esaten ebienez, badira urzulo batzuk inguruetan, eta esplorazio gehiago merezi dau paraje guztiak. Ez da erraz sinestekoa horrelako inguru bat hobeto begiratuta ez egotea orain arte. Badago, beraz, lana Austarri elkartekoentzat eta espeleologoentzat!

Bueltan bazkari ederra jan dogu Zeberioko Batzokian, eta edarto beteta “espeleologoak” lasai-lasai etxerantz ginoiazen bitartean, Austarrikoak haitzulora joan dira bueltan, eskailerak eta argi instalazioa kentzera. Hori bai morala gero!



Austarri elkarteek esplorazino oso interesgarri bateri hasiera emon deutso. Ea zer aurkitzen dan!

2 comentarios:

Martín dijo...

Deberíamos seguir su ejemplo, grandísima idea, instalar lamparas en las cuevas.

Iñaki dijo...

Y escaleras, para subir simas.


Barne bilatzailea