2012/10/07

Bi irteera Txakarren

Part. Zapatua: Antua eta Ritxar
Part. Domeka: Antua eta Josu

Pasadan astean Lekubason esploratzen ibili eta gero, asteburu honetan Lekubaso eta Zeberio artean aurkitzen den ingurura hurbildu gara, Txakarra edo Txakarre-ko basoetara hain zuzen ere.

Larunbatean, Ritxar eta Antuak 4 kobazulo ikuskatu zituzten. Horietatik bik jarraipen nabaria zutelarik. Lehenegoa, ur-zulo bat, nahiko metro sakondu eta gero, gatera batean bukatzen da kobazuloa. Bigarrena ordea, beste ur-zulo bat, -40m ingurura heltzen da, 20 bat metroko putzu ikusgarri baten bitartez. Antuak eta Ritxarrek esplorazioa bertan behera utzi behar izan zuten, eztuasun bat eta gero, beste putzu bat aurkitu baitzuten, eta sokarik ez!!

Horregatik, gaur igandea, Antua eta Josu berriro joan gara Txakarrera, atzokoan bertan behera utzitakoa jarraitzera. Bigarren putzua ekipatu, eta beste 10-12m inguru inguru jeitsi gara. Berriro beste estuazun bat, eta beste bat, eta beste bat estuagoa. Azkenean harri-koskorrez betetako 3-4m-ko gatera batean bukatu da koba. Haizea nabari da ordea (sartzen!!), eta beraz interesgarria izango litzateke, besterik edukiezean, gatera zabaltzera joatea.

Bueltan gindoazela, Txakarreko ingurune hartan oso ezaguna den arpe batetara hurbildu gara, eta bertatik 10m-tara, beste leze bat aurkitu dugu. Progresio gutxi eta hau ere erdi gatera batean bukatu dena.

Argi geratu da behintzat, kobazulo hauetan garai batean urak mugitutako sedimentu ugari aurkituko dugula. Gutxienez, azkenaldian hain ugaria izan den lokatzik ez dugu :-).

No hay comentarios: