2012/10/13

27 urte eta gero, berriro 500-Gelan. Iluntzar Leizean


Part.: Gotzon, Iñaki, Idoia, Oier, Ritxar eta Josu

27 urte eta gero, ADES, "Sala 500" edo 500-Gelara bueltatu da. 

Gure artean, aspaldian horrebestetan aipatu dugun leizea bisitatu dugu gaurkoan. Goiz argitsu batekin batera, Ilurtzarreko gailurrerantz abiatu gara materiale guztia lepoan hartuta. Batzuk gehiago kostata eta beste batzuk errezago, ordu beteren inguruan Iluntzar-go Leizeko sarrera heldu gara.

1985ean egon zen ADES azkenengo aldiz egon zen 500-Gelan. Momentu hartan, bertan behera geratu zen esplorazioa gela honek ez baitzuen erakusten jarraipenik.

Gaur, egi hori baieztatzera sartu gara. Eta bien bitartean, ekipazioa berrikustera.

Kobazulo erreza eta motza izan da, zuzen zuzen mendian barrena sartzen den horietakoa. Gatera txiki bat, aldaparen bat, pasamanos bat, 40m-ko putzu bat, beste pasamanos bat eta 20m-ko beste putzu bat eta azkenik gure helburura. 500-Gela. Ikaragarria.





Miaketa azkar baten ondoren argi geratu da gela honek ez duela jarraipenik. Bloke kaos ikaragarri batek nabarmen blokeatzen du leizearen jarraipena sakonunerantz. Lezaterantz agian? Lehen esploratzaileek, beraien artean Santi, hori uste izan zuten beintzat. Momentuz 500-Gelaren alde baten aurkitzen den tximini ikaragarri bat eskalatzekota geratu gara. Badira pare bat zulo begiratu beharrekoak, bata 20-25 metrotara eta bestea gorago. Jarraitzeko aukerarik baldin badago, hortik izan beharko da.

Ekipatuta utzi dugu, eta beraz, aste gutxi-ren buruan bueltatuko gara. Argazkiak atera, eskalada egin eta 500-Gela-ren ondoan aurkitzen den beste 60m-ko putzu bat begiratzera. 3 helburu, 3 talde.

***

2012-X-13: Idoia, Gotzon, Ritxar, Josu, Iñaki, Oier.

Illuntzarko lezara, “500” gelia ikustera, eskaladia prestatzeko.

Gutako gehixenok ez genduan ezagutzen gela famosuhau; izan be, 1985an deskubridu zanetik iñor ez da bertara bueltau (2008an egindako osteretan leza barrenera jo genduan, eta ez zeskuan denporarik emon). Gela ikusgarrixa, oso ikusgarrixa: potzuak besain espektakularra (eta hori asko esatia da). Eskalada-lekua identifikau dogu –leku oso ederrian hau be- eta hurrengorako talde bi sartuko gara: bat eskalatzera, bestia apropos argazkixak etaratzera (gaur batzu etara doguz, baiña leziak full-time saio bat merezi dabela erabagi dogu).

Tontorretik bueltan gentozela, paisajiakin lilluratuta (egun ederra egin desku), Gotzon eskuma-ezker lezak seiñalatzen jardun dau, asko esplorau barik dagozenak. Eskualde honetan egitteka dagon bihar guztiakin pizkat etsitta sentitzen da bat, baiña honek ba daka bere alderdi ona be: jubilau arte jarduteko aiña entretenimendu ba dakagu behintzat...

Hórretako bat –bide baztarrian bertan- I3 siglekin markauta zeguala ikusi dogu (ADES lehelengo epokakua); eta Gotzonek esan dabenez, katalogotik despistautako leza bat dirudi. Artxibuan kontuan hartu biharrekua beraz. Ni sartu naiz eta txikixa da: meandro hasiera bat, derrubio aldapa batek 5 bat metroko sakoneran blokeatzen dabena; zabor sakuak eta osamentak barruan.

3 comentarios:

Balentziano dijo...

HORI DA SALA 500? I love Iluntzar, Jode lo que Habra Dentro!

Ostia ostia

Hori mendixe zulatute dago benetan

ADES dijo...

Hori "sala 500"ko eskiñatxo bat baiño ez dok. Sesiño fotografiko majua egin biharra jagok hor.

Iñaki dijo...

Leza izugarria, errespetua ematen duten bi kanpai aereorekin, Gotzonek esan bezala "una señora sima". Hala ere frakzionamentu batzuk gehiago praktikatu beharra daukat, baina pilak jartzen duten irteera horietakoa izan da


Barne bilatzailea