2013/04/23

Mereludin eta Kurtxian


Argazkiak.org | Amillaga © cc-by-sa: ades

(130420ko informaziñua; koordenadak eta datu sensibliak artxibuan)

Goizez, Oier.

Lehelengo Amillagako aterpia ikustera (IS-46 kodigua emon detsat). Marga estrato gogor biren arteko hutsunia da, toki batzutan 2m altu eta 2m sakon hartzen dabena. (...)

Argazkiak.org | M-16 © cc-by-sa: ades 


Gero, M-16 kobako bigarrengo sarreria hobeto ikustera. Errez allegau naiz bertara, eta bestia lako urteera bat da, garrantzirik bakua. Antxiñako galerixa bat da, gero rekonstrukziño formekin estalitta, eta atzera be higatuta (kolada baten ondo ikusten da). Topo osatu, eta listo.


Argazkiak.org | Zulueta errekaburua © cc-by-sa: ades 


Azkenik, Mereludi portu gaiñera igo naiz, Zeleta basarri azpiko sakunian neguan ikusten dan lurrun kolumnian jatorrixa argitzera. Zeleta gaiñekaldeko basarrikuei galdetuta, ez dabe han kobarik ezta ur epeleko itturririk ezagutzen. Errez allegau naiz behera, sasixak ondiok indarra hartu barik dagozelako. Marga motako harrixa ikusten da erreka barrenetan, eta leku baten formaziño pseudokarstiko kurioso bat topau dot (M-27 kodigua emon detsat): hiru hundimentu, lurpeko ur korriente txiki baten gaiñian lerrokatuta. 20 bat metrotako tramuan ura lurrezko galerixa batetik doia (40x20 zm), eta biharbada hor hartutako humedadiak eragin leike egun hotzetako lurrun hori.

Arratsaldian Esteban, Saioa, Gari, Nikole, Danel, Mario, Niko eta Oier.

(...)

Txantantorretik behera Abittagaraiñok jaitsi gara.

Bidian, Mariok leza bat señalau desta, Txintxillarra izeneko parajian. Bere esanetan “ba daki bertan ibilli garala”, eta bai: neri IS-26ko potua begittandu jata (ez naiz barruraiñok sartu). Halan be, koordenadak ez deste koinziditzen kataloguan dakagunakin (eta bixak ED50 dira). (...) Barriro bueltau biharko gara, gauzia argitzeko.

Abittagan, sarrerako rejia ondo topau dogu, nahiz eta torlojua soltatzia asko be asko kostau jakun (ugartuta). Mario, Esteban, Gari, Niko eta bostok sartu gara, galeria printzipala ezagutzera. Formal-formal ibilli dira danak (saltorik ez, korrikarik ez, saguzarrei molestau ez) eta uste eze asko gustau jakela esperientzixia (euretako gehixenak estraiñekotz sartzen ziran kueba batera).

Txantantorrera bueltan, Mariok leza gehixago erakutsi nahi izan destaz, eta bestiak etxera bialduta basuan sartu gara.

Lehelengo, IS-27tik pasau gara. Mariori inguru horretako toponimuaz galdetuta, ondoko basuana esan desta: Abosolo (gure kataloguan lezia Mandolarre izendatuta dago, mendixangaittik). Kasu honetan, koordenadak koinziditzen dabe: (...)

(hamendik aurrerako hiruren deskribapena eta izendapena bat ez badatoz, nere akatsa da; hurrenguan konprobau)


Argazkiak.org | Aterreta © cc-by-sa: ades 


Lehelengo ikusi dogun leziak sarrera biribilla daka, 1x1 metrokua, eta 10 bat metrotako potzu bakar eta zabala ikusten da, kanpai forman, derrigorrez sokaz jaistekua. Honduan harri txintxarrezko solu planua ikusten da. Haize korrienterik ez. Badirudi katalogauta ez dagola, eta beraz IS-47 kodigua emongo detsagu. Proposatutako toponimua: Aterreta (mendixan izena). (...)


Argazkiak.org | Abosolo II © cc-by-sa: ades 


Bigarren ikusi doguna, potxi baten ertzeko arrakala baten dagon lezia. Lehelengo jaitsieria arrakalatik egin leike, oposiziñuan, 4 bat metruan, repisa bateraiñok. Repisa horretan zulo txiki bat dago, penetrablia, eta bertan burua sartuta 15-20 bat metrotako jaitsiera sinuosua ikusten da, arrakalian norabidian, eta harritxintxarrezko solua distingitzen da. Haize korrienterik ez. Begibistan dagon tramua librian jaistekua dirudi, baiña hobe materialakin etortzia badaezpada. Hau be ez dirudi katalogauta dagonik, beraz IS-48 ipiñiko detsagu. Proposatutako toponimua: Abosolo II (hau be Abosolo izeneko basuan inguruan dagonez). (...)


Argazkiak.org | Aitzgane © cc-by-sa: ades 


Hirugarrena, Aitzgane mendiko tontor aldian dago. Sarreria oso txikixa bada be (20x30 zm) errez desobstruidu leike. Burua sartuta, haize korriente minimua somatzen da. 20-25 metrotako potzu bertikala ikusten da, eta harrixa botata bertan gelditzen dala dirudi. Barrixa dirurixanez, IS-49 kodigua emongo detsagu. Proposatutako toponimua: Aitzgane. (...)

Oharrak:
-         Mariok interesa daka kobetan, loibei erakusteko-eta, eta Txotxinkobia zalakuan Jentilkoban egonda dago (“Kaltzaburu” izen okerrez katalogauta dagona, borda baten arrastuak dittuana). Azalpen batzuk emon detsadaz Txotxinkobia aurkitzeko.
-         Kurtxian “poto” esateko berba lokala “potxi” da (potxixa). Beraz: potxittik, potxira, potxian, potxiko...
-         Mendi publikua (propiedade pribaua ez dana) izendatzeko berba generikua “usa” da.
-         Mario umia zala, Txantantorretik Urgitxira juaten ziran, hango errotan garixa apurtu, eta uruna ekartzeko bueltan.
-         Bere esanetan, oin dala denpora bat zundaketa batzu egin ziran, Abosolo ingurutik pasatzen dan fraktura horretan (Oiz mendittik ei datorrena) gasa egon zeikialakuan. Fraktura horrek dolina-lerro batekin koinziditzen dabela dirudi (LIDAR-rian begiratuta).

Barne bilatzailea