2013/04/27

Mugi (aka Mugako zulu)

130427: Unai, Josu, Idoia, Gotzon, Oier.

Unaiek daka azken berbia, baiña nere ustez klaru dago: katalogo asuntuetarako Mugi izena erabilli biharko gendukiala uste dot (Mugi ondarrutarrez = Mugie gernikarrez = Mugia eibartarrez), baiña... deklinatzerako orduan Mugatik, Mugara, “Mugako zulu” (ondarrutarrez noski).

Gaur desobstrukziñuakin jarraitzera, gure mutxatxuak perretxiko garbiketia egin eta gero, eta egunotan euri gitxi egin dabela aprobetxauta (atzo truxalak bota zittuan, baiña ondiokan ez da leza barruko ur dinamikan igarri). Espatula kolpe majistralak emon dittuez Gotzonek eta Josuk, baiña halan be taladruan baterixak uste baiño gitxiago iraun detse. Proba tekniko batzu egin biharko diraz...

Unai, Idoia eta ni Shangai paso azpixan zain genguazela, argazki speleosujerente batzu egitteko aprobetxau dot. Koko troglobiuen arrastorik be ez dot ikusi. Unaiek fosil nahikotxo identifikau dittu; argazkittara gatozenian kontuan hartu,primer plano batzuk etaratzeko.

---------

SHANGHAIKO MAGOAK


Ondarrutarren  batek oraindik asunto "korapilatsu" bat dauka esku artean konpondu beharra, hori argi dago, ekipatzeko orduan. Asuntu elektrikoan ere ez gara txarto ibili, baina ez da nahikoa izan. 

Perretxikoen sasoia ere badirudi amaitu zaigula Mugin, Ertzaintzak egin du bere lana. Basoko jabeak ere egin du bere lana dirudienez, heldu garenean pinu pilo bat botata aurkitu bait ditugu Mugiko Zulurako sarrera oztopatzen.  

Berez 7 magia truko egin behar omen genituen, eta 4rekin etxera joan behar izan gara, oraindik Mugiko Zulu ez baitzaigu uzten sartzen. Malefizioren bat bota omen digu etorri ezin izan den LIDAR-Lari batek? Eta atzean gela bat ikusten da, gelatxo ederra. Hurakanik ez, baina haizetxoa bai. Iñeritze bezala hoberenean itxi egingo al zaigu? Orubixeko errekan "bainatu" ahal izango ote gara inoiz? Hurrengo kapituluan... El Desenlace!

2 comentarios:

Unai dijo...

Aupa Oier, egixe esan oin momentun ez dot nahi berriro jenti nahasti AtxarteII-Kurubijo estilora. Danak Mugi deitzen dotzenez ba fin, esploraziorako behintzat. Gero, zu ta nire artin, con mas calma (eta Gorozikako esplorazioa amaitzen danean eta baserritxar guztiak ezagutzen ditugunean), jarriko dogu izen zuzena toporako Mugiko Zulu, Mugako Zulu edo dena dela; gainera seguru nago ordurako agertuko dala baserritxarren bat beste izen barri batekin, "Zubitxuta" estilora eta, mas leña al fuego izango da.

Bestela, badakigu, segun registro: M-25.

Edo: GUA-1 (Gorozika Unai Antua 1) SI-44 estilora ;-) ;-)
Bromi zaaaan.....

Unai dijo...

Porcierto: Mugi aldin ez dotenez zulo askoz gexaua ikusten Kantera aldea altzako naz prospektatea. Han ingurun 2 Zulu egon behar diz berez: Dunduneko Zulu (baserritxarrak euran sasoin itxi egin ebena eta leiza bat harria botatzean dundundun egiten ebana), eta Kanterako Zulu (kanterak zabaldu ebezenean zuluren bat agertu omen zan, ez dakit tapatu eben). Basoan topatu neban zulotxo bat, baine 2 metro eskas dauke eta kantera atzin da eta ez da koba bat bez. Ez dakit merezi daben katalogatzi bez.

Sigo buscando...


Barne bilatzailea