2014/03/16

Cuanto más barrure, menos ardure. Galarregi.

Part: Martin, Unai, Gotzon, Antua eta Josu



Galarregiren inguruan asko hitz egin dugu ADES-en, eta ezer gutxi esan ahal da, baina haize handia du, benetan handia, eta lokatz asko, benetan asko. Bi puntu hauen artean mugitzen da Galarregi, eta ikusteke dago nork irabaziko duen.

Atzoko irteeran aurrera pausu on bat eman genuen ataskatuta gauden obstrukzioan. Fraktura bertikal desfondatu bat da Galarregiren sakonenean. 3 estu puntu genituen aurrean, fondoan dagoen inkognitara heldu arte. Ekoa entzuten da eta.... haizea dator, asko, eta nahiko da hori, behin ezta berriz penuria horretara sartzeko.

Hiru estuazunetatik 2 pasa genituen, eta hirugarrenarentzako 4 zulo egin ere.

Tartean tartekoak, taldeko mailu bat, pare bat goma eta guante bat joan ziren desfondean barrena. Halako martxan, espeleoko outlet bat irekiko dugu Galarregiko desfonde horretan. Lan asko egin eta gero, zerbait jan, edan eta kanpora petate guztiekin.

10 orduko irteera eta gero, aldatu, aurpegia garbitu eta Nabarnizera bokadiloak jatera. Behingoz merezita.



No hay comentarios: