2014/03/09

neguko eguzkia

video
HOR DAGO... ITXAROTEN

140308: Mariano, Santi, Iñaki, Unai, Josu, Idoia, Gotzon, Oier.

Markina-Xemeinen prospekziñuan, Urregarai-Bedartzandi zonan.

Lehelengo, Arrate basarriko Eusebiokin (...) egon gara. Honek bere terrenuetako lau lekuren barri emon desku:
1.      Sakonzulo izeneko solora juan gara lehelengo. Dolinia da, eta haren ertzian (mendixan kontrapendientian), bi katazulo erakutsi deskuz. Txikixak dira, jarraipenakin baiña impracticable desobstruidu barik; haize korrienterik ez. Euren onduan, lurrazalian, zulotxo bertikal bat; Eusebion esanetan, euri haundixetan zulo horretatik urak urtetzen dau. Argazkixak eta GPS hartuta, kodigua emonda.
2.      Etxeaurre izeneko soluan, beste dolina bat; han zulo bi. Barreneko aldian, freskera bat arrakala baten, interes espeleologiko barik. Dolinan aldapan goiko aldian, barriz, kueba horizontal katalogablia. Kodigua emon detsagu, baiña ez genkan materialik ondo begiratzeko; batzu kasko barik sartu dira, halan be (kaskarreko onak hartuta) eta txikixa dala dirudi. Sarrerako argazkixa eta GPS hartuta.
3.      Kamiñotik gorako piñu basuan leza haundi bat dago; bueltaka ibilli gara, baiña ez dogu topau. Eusebiokin barriro saiatuko gara.

Txepexabixe basarrixari buruz:
·         Saldu aurretik bertan bizi izandako gizona, Luis (...) (lokalizatuta).
·         Gero Gotzonek, bere aldetik prospekziñuan zebixala, Txepexabixen oin bizi dan gizona topau dau. Gaixakin interesa daka (Gotzoneri ADES-ek aspaldi desobstruidutako zulo puzkari bat erakutsi detsa -bideokua-) eta inguruko kobei buruzko informaziñua eskatu desku.

Gero, Kobakogane inguruan 1996xan esplorautako zuluen billa abixau gara. Hiru lezak lokalizau doguz (11, 13 eta 14?) sarrerako argazkixak, eta GPS hartuta, eta lehelengo bixen krokisa. Koba horizontala ez dogu topau. Kobakogane 14 berresploratu biharko da, topo barrixa egittiaz gain gaur egungo teknikekin zeozer gehixago agertu leikialako.

Eremu izugarrixa eta oso ederra da, bertigo pizkat emoten dau hamen begiratzeko falta dan guztia irudikatziak.

1 comentario:

BehindTheMusgo dijo...

Boluntarioak behar ditugu "pico y pala" ko 2 jornada intensibo bat egiteko! Quien se apunta a descubrir los colectores secretos de Bedartzandi??


Barne bilatzailea