170212: Oskar, Oier.
Karakosta (Aulestia). Helburua: Campillo eta Oskarrek
egindako desobstrukziñuan azken puntutik aurrera jarraitzia. Sarrera
eskalofriantian ostian, gelatxo bat bio biztanle ugarikin: Meta masmak eta
saguzar txiki bat (...). Hortik aurrera, boyaux tipoko katazulo doble
eskalofriantia; neretako proba gogorra izan da haren barruan sartu, eta txorixo
baten modura enbutiduta desobstruitzia eta, batez be, handik atzeraka eta
aldapan gora urtetzia. Puf! Baiña egin dot. Campillo-terminusa 1,5 m inguru
aurreratu dogu, eta koladia pare bat espatula kolpien faltan geratu da,
gainditzeko. Haize korrientiak aldaketa kuriosua izan dau: kobara allegau
garanian txupatzen ziharduan, eta barruan genguazela puzka hasi da;
kanporakuan, hego haizia etorri dala konturatu gara. Biharbada presiño
aldaketiak eragingo zeban?
Bio laginak: Meta bi.
Oharra, Martin liburuzainarendako. Gaur ARSIP-eko azken
argitarapenak eraman ditut lokalera, a saber:
- · Arsip bulletin 16 (1989 arte), bere topografia eta mapa gehigarriekin
- · Arsip Info. Especial 2014. Las travesías de la Pierre Saint Martin. (monografikoa, espainolezko edizioa
- · Arsip Info. Hors-série 2016. Jonction Tête Sauvage – Pierre Saint-Martin. 30 août 1966. Une aventure des Basaburu. (50 urteurreneko ale berezia
Ilunabarrean, Zubiburura (Lekeitio), hibernazioko kontaketa
egitera:
(...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario