2017/02/18

Lau txikikeri


170218: Oier.

Plan haundixan faltan, lau txikikin bardindu dot! Lezabizkarrian pasiatzera sartu baiño, nahixago izan dot ahal doten neurrixan zeozer produktibua egin...

Lehelengo, Antua, Idoia, Josu eta Gotzonekin armozau dot Zarrabentan. Han aste honetan kruzautako email (....)

Bestiak Lezabizkarrera (lehengo Olabarri) juan diran bittartian, ni Lariz auzora juan naiz (Gizaburuaga), 140828an Andoni “Goixkuk” esandako zuluan billa; muiñuan W aldian topau dot, ondoko terrenuan erromarian ertzian, errekara begira; hatxerixan (lapiaz) norabidian zabaldutako arrakala zabala, bistara pare bat metro sartzen da eta gero zulo baltza, 30 bat zm altu eta 20 zm zabal, lurrez blokeauta; haize korrienterik ez. Igual mereziko dau sartzia, interes arkeologikuangaittik. Momentuz XX-062 modura katalogau dot (...., sarrerako argazkixa).

Gero Txotxinkobia topatzen saiatu naiz, falta jakun sarrerako argazkixa hartzeko; alperrik. Buelta eta buelta, Kurtxia alderutzegi juan naiz, eta ez dot lortu Eretsueta ingurura sartzeko biderik topatzia. Hori bai, (...) inguruan hatxerixa oso interesgarrixan sartu naiz (argazkikua); ez dakitt begiratuta dagon edo ez, baiña hala ez bada... merezi dau.



Etxera itzultzeko azken minutuak aprobetxazeko, Lumentxara juan naiz: Garratxa I, atzeko sarreria eta Garratxa III, beheko sarreria ikustera. Ondo dagoz. Jentia endredatzen ibilli da (harri batzuk mobitzen) baiña sartu ez dira egin. Pentsau dot idea ona izan leikiala harri artian folleto plastifikau bat sartzia, furtibuak ADES-era etortzeko animatuz...

No hay comentarios: