170326: Oskar,
Oier.
Domeka goizeko
plana. Lehelengo asmua Karakostara (Aulestia) juatia izan bada be, sartziakin
batera azken eurixak katazulua inpraktikablia bihurtu dabela ikusi dogu; ezin,
behintzat, halako urakin jardunaldi luzia egin. Beraz, beste “B plan” bat etara
dogu txisteratik: Abittaga (Amoroto), oin dala hillabete inguru Oskarrek berak
topautako leza txiki barrira.
Ur askokin topau
dogu; lur azal azpittik datorren eskorrentia batek oin dala gitxi zabaldutako
lezia da, bide bertikala hartzen daben puntuan desplomauta. Lehelengo estuasuna
mailluz eta espatula kolpe bakarrez zabaldu dogu; lan gehixago emon desku bidia
ixten geratu diran blokiak etaratziak: buruz behera, bata bestiari hanketatik
oratuta finta/kontrapisu xelebrian... Azkenian, Oskar-silfidea sartu da (“yo no paso pero tú sí” formula majikuan
eragiñez) eta Bainu Turkiarran Gelara allegau da, atmosferan %150eko
hezetasunez, eta aspersiño gogorrakin; hor beste espatula kolpe batekin
hurrengo estuasuna pasau dau. Kontau dabenangaittik, desob lanekin segiduta jarraittu
ahal izango litzake (ur gitxiagoko egunen baten) baiña ez da interes haundikua;
korrientian norabidiak Abittaga I-eko lehelengo geletako urjauzixakin
relazionauta egongo da seguraski.
Egun erdiko beste
“B plan” pare bat adostu doguz, lehentasuneko lanik ez dagon egunetan egin ahal
izatekuak; eta Klaudionian pintxo eta zerbeza batzuk hartuta (alkoholik bakuak
noski) horrenbestian amaittu dogu eguna.
*********
No hay comentarios:
Publicar un comentario