170312: Ane, Niko, Tomas, Oier.
Julen Hernandok bultzatuta (Antsotegi Hotela /
Sustraiak Natura, Etxebarria), speleo asteburua egin dogu. Zapatuan
19:00etan hitzaldixa hotelian (15 bat ikusle), eta domekan 10:00etan Oibar
I trabesia (bezperako 15ak + beste 6). Danak
interes haundixa erakutsi dabe, eta guk besterik ez genduan bihar:
espeleologuok karsta ikertzen dogu, eta gure bokaziñua hori guzti hori
dibulgatzia izaten da. Halan be, hortaz gain, Hernandotarrak maharajaen modura tratau gaittue (Antsotegin
afaltzera, lotara eta armosatzera gonbidatuta!!) eta gero kobara etorrittakuak
borondatia jarri dabe, ADES-endako. Plazerra
izan da, eskerrikasko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario