2018/05/21

Diziplina anitzak (etno, explo, bio, segurtasuna) Sabiñen lezan


180520: Gotzon, Antua, Oier.

UB-004 Sabin. Lehelengo Barbaiolako emakumiakin berbetan egon gara. Aspaldi nekan gogua bertakuei GEV-ek jasotako kantutxo haren barri galdetzeko (“Alperdon bada kobie, Barbaixolan lezie...”), Salbidegoitiak Kobie aldizkariko Salbidegoitian artikulokua. Ez dau kantu horren barririk sekula izan. Bide batez, konfirmau desku “Alperdo” izen xelebre hori ubegixen toponimo propiua dala; berak be ez daki nundik etorri leiken. Umetan hara juaten ziran olgetara, eta edateko ura ekartzera. Bestalde, gure exploraziñuan edateko 3 botilla ur emon deskuz, eta arkeo eta hidro kontuen gaiñian barriketan izan gara; uste dot bere inguruari buruz perspektiba desbardiñak emon detsaguzela, eta bide batez beti dago ondo auzotarrekin harreman ona mantentzia


Gero Sabiñen lezara (izen hau ondoko monolituangaittik emoten detsagu: Sabin Jaio gaztian omenez). Badira aste batzuk Aulestiko Udalak egindako bide-konponketen barri izan gelduala, eta lezian sarreria nasaittu eta arketa bat egin zetsela ikusi genduala. Beraz, 2010ian lagatako esploraziñuari berrekitteko aukeria ikusi genduan (artian, bide baztarreko zulua nasaitziari arriskutsuegixa eritxi gentsan). Baiña... sartu eta segiduan, sorpresia: 10 bat metroko sakoneran, lezian jarraipeneko arrakalan trabauta, mortero-granada bat topau genduan, seguraski 1936xan Markina-Xemein aldetik botatakua, gero baso-lanetan agertuta, eta basarrittarrak zulora botata. Beraz, danak kanpora, eta ohiko protokolua segiduta, Aulestiko Udalari (kortesiaz) eta Ertzaintzari (eskumenez) parte emon gentsan; oin dala egun batzuk jaso dogu abisua, TEDAX-ak granadia kendu eta deuseztatuta, bidia libre dakagula.


Lezan behera segidu dogu, beraz, Alperdorutz. Lehelengo biharra blokiak kentzia izan da, eta pare bat metro behera espatulako biharrakin hasi gara. Lezian norabide naturala blokez itxitta egon da (tartian goiko enkofrauan ohol zatixak); kontrako norabidian, ostera (errepide azpirutz) arrakala baten jarraittu dau. Taladruakin arazuak izan doguz, eta beraz maillu eta zintzelez jarraittu bihar izan dogu. Nik eguardirako urten dot; beste bixak arratsaldian segidu dabe; ulertu dotenangaittik, metro gitxi batzuk aurreratu dira. Estuasunez estuasun, biharlekua badago hor... eta haize korrientia.

Kuriosidade modura, bloke artian 100320ko saiakera epiko hartako bengalia topau dogu; zabor poltsan kanpora juan da.

Azkenik, sarrerako gelan bertan hainbeste bio lagin hartu dittudaz: Ischyropsalis, Cryptaceca, Meta.

No hay comentarios:


Barne bilatzailea