2018/05/28

Txepetxabixeko Gaztainadixa / Barbaiola / pipistreloak


 180527: Josu, Unai, Oier.

Txepetxabixeko Gaztainadira (Markina-Xemein). Aurreko kronikia irakorri ostian, ezin tentaldixari eutsi eta azken orduan hango haize korrientiakin freskatzera apuntau naiz; uliak atzeraka botatzeko bestekua, beinke!

Gaurko jardunaldixa grisa izan da, gauza ederrak topau ahal izateko bihar izaten dan egun arruntetako bat. Ilusiñoz jardun dogu, halan be; hortik bizi gara gu! Harrixen arrakalak arazua emon deskue, eta espatula biharra oztopatuta beste tresnak erabilli bihar izan doguz; honek ekarri dau eguna killotan oso produktibua ez izatia (150 bat kg etarako genduzen, kanpoko terraplena osatzeko) baiña ez gara geldirik egon, ez horixe. Bio aldetik be, 6 bat Ischyroplsalis haundi eta eder jaso dittudaz, eta Oxychillus bat.

Han mundua konpontzen ibilli eta gero, erretiro goiztiarra etorri da eta juaterutzkuan, Barbaixolan behera, aurreko baten Gotzonekin begiratutako bide baztarreko zulo barrixari koordenadak hartu detsadaz. Aurreko egunetan katalogau edo ez zalantzan izan giñan, baiña Unaiek ikusi dabenian baietz esan dau, terminantemente, eta danok dakigu katalogo kontuetan Unaiek agintzen dabela. Beraz, fitxia zabaldu detsat Barbaiola II UB-108 kode probisionalakin (Unaiek konfirmatzeka); GPS (...) eta sarrerako argazkixa hartuta, krokisa falta.

PD: aste honetan izan gara Urtzin etxian, komuneko pertsianan dittuan saguzarrak monitorizatzen; ixa ziur gagoz Pipistrellus pipistrellus dirala. Hasierako asmua saguzarrak handik bialtzia izan da (neguan, kanpuan hibernatzen dagozenian, zulua poliuretano-bitsez beteta), baiña ez dakit nik... aste honetan saguzarren urteeria ikustia etxeko umien “espektakulo barrixa” bihurtu da, eta gaiñera JEEL-eko Inazion enkarguz astero gorotzak jasotzen hasiko dira (piñuan sitsa jaten daben aztertzen daben ikerketan kolaboratzeko), beraz... ez dakitt nik, Urtzi, azkenian bota barik, habixia ez detsezuen egingo! ;-)


No hay comentarios:


Barne bilatzailea