2025/11/22

Sasi topo


20251122: Xabi, Antua, Galder, Gotzon, Oier.

XXXXko lanak dirazela eta, kuebian sarreria ahal danik eta zihetzen berkokatzia tokau da, barruko topografiak kanpoko interes lekuekin kuadratzeko. Ni neu -zelan ez- galdu xamar ibilli naiz, baiña lasai, bestiak ondo zekixelako nundik nora ibilli. Sasi artian telemetro/iparorratz/klinometruakin bizpahiru orduko "crossfit" saiua egin ostian, pozik itzuli gara eta tabernan emaitza preliminarrak ikusi doguz. Seguro gaurko biharra mesederako izango dala!

2025/11/16

Iñubija I


 20251116: Antonio, Unai, Galder, Oier.

Iñubija I. Aspaldi gabiz komentatzen Amildegiko Katazulo osteko galerixetan, 2007tik pendiente dakagun rebisiño hori egin bihar dala. Horrenbestez, domeka goizian zeozer egitteko 4 lagun juntau garanez, bertara hurreratzia pentsau dogu, batez be pistian, bidian, eta instalaziñuan egoeria ikusteko.

Pistiari dagokixonez, leku batzutan apurtuta dago (betiko legez), baiña ez dago zulo terriblerik, eta beraz kontuz kotxiak beheraiñok hurreratu geinkez.

Aparkaleku ingurua nahikua aldatuta dago, eukalipto gaztia sartu barri, baiña bidia libre xamar.

Behiñ Iñubija I-en, lehelengo sokia egoera onian dago; bigarrengo putzuan, instalaziñua duplikauta egon da, soketako bat "lora" askokin (kendu egin dogu), eta anklaje batzuk be aldatu biharra. Taladrua eruan dot, baiña... barautsik ez!! (petate aldaketa baten galdu dot), beraz hurrengo baten egin biharko da.

7a+ Gelaraiñoko sokak egoera onian egon diraz. Bertan Maalerrekako urteeria seiñalau detset (beste egunen baten bertatik urten nahi badabe), eta kanpora hasi gara sartutako bide beretik. 15:00etarako kanpuan egon gara, koba politt honetan zihar egindako ibillaldixakin pozik.

2025/11/11

Urtiaga


 20251109: Galder, Gotzon, Oier.

G-144 Urtiaga. Bezperako plan exotikotik kanpo geldittu garanez, Gotzonek (AKA Jubilau Barrixak) Oier eta Galder hartu (AKA La Eterna Promesa eta AKA El Tejón Rampante), eta plan apropos batera eruan gaittu: Santik udan deskubridu, eta Gotzonek berak iraillian soka faltiangaittik esplorau ezinda lagatako lezia.

Udazken egun oso politt baten, Urtiagako basuetan zihar 15 miñittuko ibillaldixa egin dogu, bide baztarrian bertan zabaldu barri dan lezara allegau arte. Bertan, instalatzeko biharra neure gain geldittu da -lantzian behin praktikau biharra dago!-; Galderrek ondiok gehitxuago ikasi biharko dau, halako fregauetan hasi baiño lehen. 

Izan be, anklaje puntu egokixak topatzia ez da erreza izan; hormak lur/buztin freskoz estalitta (jausteko oso errez) edo espeleotemaz, ondo kostau jata harri ona lokalizatzia; eta bertatik, sokia igurtzi-puntu pare batekin juan da behera (betiko moduan, behetik gorakuan erreparau detsegu; desbiaziñotxo bat ez zan hor txarto etorriko ez...). Beheruzkuan, soka luze baten faltan biren artian egin dogun korapillua leku txarrian agertu jata (lanak izan dittudaz, puñotik modu txarrian txintxilizk ez gelditzeko) baiña azkenian repisa batera allegau eta arazua konpondu ahal izan dot.

Hortik behera, Gotzonek lehengunian 20 mtako alturatik ikusittako lekura allegau gara. Pentsau zeikian modura, ez da jarraitzeko modurik egon; halan be, harri txintxarreko zoruan alde baten, goittik beherako aporte txiki bat, eta berorren urteeria ikusi ahal izan dogu, ura dabillen seiñaleko zoru garbixakin. Ez batian, ez bestian, haize korrienterik  (Beaufort-Etxebarria 0/10). Gorakuan, Galderrek botatako proyektillengandik babesteko hartu doten txokuan, 4 Quaestus jaso dittudaz bio lagin modura. Saguzar bat be ikusi dogu. Lehengunetik eginda zeguan poligonalan gaiñian krokis bat marraztuko dot, baiña brujularik ez genkanez, aporte/urteeran norabidiak ez diraz fidagarrixak izango. 

2025/10/26

Matienzo Report of October 2025

October 13-20:  Santi (ADES), Torben, Louise, Karen (Denmark) Dave, Peter (UK) 

Santi, Peter, Dave, Torben, Louise and Karen carried out a number of caving trips between the 13th and 20th of October in the Matienzo area, mainly following up on work previous carried out in October 2025.

On the 13th of October we entered Espada (#0103) by the new top entrance. The previous year we had put in a lot of effort to dig out at a high level, due to the flood risk the cave can pose in heavy rain. The top entrance was finally opened at Easter 2025, and we were now going to check out possible leads. First of all, we spent a lot of time taking photos of this very well decorated area of the cave. Secondly, we checked out an interesting area, identified by us many years previously and shown on the survey as “complex area, drawing needs checking.” However, with time running out we decided a return visit would be needed to survey what turned out to be much more than we expected. This would have to wait until after we visited Vallina on October 14th.

Vallina (#0733): just beyond Windy Corner we turned our attentions to the maze area and a passage leading off known as Shopping Trip. After passing a few short but tight dug out sections, we decided that the original explorers had been very determined and we unlikely to get any further, so we concentrated on checking the survey of the maze. This turned out to be very accurate with only a climb noted that may not have been seen. We continued further into the cave to see the Dragon and check out the Who Knows chamber. We decided to re-survey a section of the chamber using our new high tech kit - a Pony and an old Samsung phone. The chamber climbs steadily and reaches a level only 50m below new passages found in the higher level of Vallina, which still need pushing. One of the pitches may well connect to the Who Knows chamber eventually. The surveying went well, and we learnt a lot about using technology underground. More practice will definitely be needed. On the way out a few more interesting areas were noted and will be visited later.On the 15th of October we decided to visit a number of small caves in the Cubija valley, starting with Cuvia del Campo #0076. This is short, but a large section of well-decorated passage heads straight into the hill. We took a short section of ladder to check out an Aven, but it only went about 3m before closing down. We exited the cave via Cueva del Porton #1403 after checking out a very small hole between stal. On the opposite side of the valley and only a short walk away is #0525: we saw a wild cat at the entrance, so renamed it Cave of the Wild Cat. Just inside the entrance we removed rubble and a few boulders improving access to the 11m pitch previously seen (Easter 2025) but still not descended as more work needs to be done to make it safe. We then surveyed the cave and proved that a second, shorter pitch was very close to the top of the 11m pitch but not a viable alternative.

On the 16th of October we returned to Vallina, firstly bolting up the pitch found in the maze area, but part way up evidence of it previously being climbed was found, so we left it to carry out more research before a possible revisit. We then headed for the corkscrew climb which has only been done twice before (in 1989, both times by Peter and friends), but proved to be far more difficult in old age and would require rigging and treating like a pitch (18m). After rigging a short traverse above the pitch, we found and surveyed approximately 60m of un-surveyed cave with the possibility of more in the future. On the way out of the cave we took a few photos of fossils found by Santi and put them in a safe place in case they needed closer examination.

                                                                       Dave Bell in Espada cave. Photo: Peter Eagan

On the 18th we returned to Espada #0733 to push on in the complex area, and descend the pitch found on the 14th  of October. Peter and Santi managed to free climb the pitch which entered a section of passage over 3m wide and high and sloped down to a choke after 8m. A short section of tube quickly choked opposite the point of entry. A future visit is planned to dig the choke. Between us we managed with a little difficulty to survey in this new area and carry on through more short sections to a passage 130m in total, mostly leading to avens (one around 7m high). This was tied into the main cave at the base of a bolted climb. On the way out we decided to check out one more lead which required a bit of acrobatics to enter via a chimney then a low crawl to a dig. We dug through quite quickly to another well-decorated section of cave and a further dig which we will visit in the future.

During the week we spent with Santi we managed to push, survey (over 180m of new cave) and photograph some very nice formations, as well as advancing our knowledge in the use of technology underground. As usual we plan on returning in 2026 to finish what we started, but we all know there are more questions than answers.

Peter T Eagan

2025/10/20

Zientziaren Giltzak

 


20251020: Oier.

Ondarrun, Zientziaren Giltzak elkartearentzat hitzaldia eman dugu. "Lurpeko mamarruak" izenburuarekin, orain bioespeleologian barneratu gara (aurretik espeleologiaren beste arloei buruz emaniko hitzaldiak konplementatuz), 50 bat ikusleren aurrean. Bistan denez, 2014tik aurrera Gorozika auzoan eginiko aurkikuntzek leku berezia izan dute, eta galderak ere makinatxo bat izan dira, beraz badirudi gaiak interesa pizten duela. Plazerra da, horrelako publiko fiñaren aurrean berba egitea!



 

2025/10/12

EEL Simulakro Orokorrian


 20251011-12: Galder, Oier.

EEL Simulakro Orokorra (Kobeta, Mutriku). Ariketia 2 erreskate paralelotakua izan da, Kobeta I eta III lezetan; bakotxa bere PBakin (bata Tedraz, bestia Nicolaz) eta bixak PCakin irratiz komunikatuta. Dakixeneri entzunda, dana ondo juan dala emoten dau nahiz eta, betiko legez, hobetzeko egon dirazen txikikeri zerrenda ugarixetatik ikasteko aukeria be egon dan. 

Galder eta bixok Kobeta I-eko COM postu bakarran arduria eruan dogu: fondoko taldia (Esther) eta sarrerakua (Oskar Latasa) lotuta. Gure bihar nagusixa barrutik kanporako informaziñua bialtzia izan da, PCkuak kontrolerako; horretarako, Galder juan-etorrixan ibilli da, informaziño hori COM postura ekartzen eta bide batez handik eta hamendik laguntzen, eta operatibuan parte diferentiak ikusten. Ohikuak dirazen itxaronaldi ultra-luzien eta hipotermia aldixekin batera, beraz, entretenitzeko aukeria be izan dogu.

2025/10/06

Código QS

 


20251005: Oskar E, Galder, Oier.

QS (Quincoces de Suso). Oskarrek eta Carlos Takomanok osatutako urpeko dream team laguntzen, Sistema Fuente Suso esploraziñuetan. Atzo 8 laguntzaillekin materixala sartu eta gero, gaur beste 6 bildu gara inkurtsiñuan ostian gauzak etaratzeko. Bittartian, emaitza onak: 18 ordutako jardunaldixa, 04:00ak arte, itxuraz Mallinsonek eta Robertok ezarrittako puntia gaindittuta, eta 700 m barri esplorauta. Gure aldetik, 4 sartu gara, kanpora zetozen Isra eta beste batekin kruzauaz. Ruben eta Esther 1500 mtako sifoiraiñok aurreratu dira, eta Galderrek eta bixok handik 3na petatekin bueltan zetozela topau doguz, 1000 m inguruan, kargia partidu eta kanporako bidian laguntzeko. Bizkarreko muskuluak ederto behartu eta gero, eguzkittan allegau gara kanpora, Burgosko ordokixen haize sanua eta paisaje politta gozatuz! Domeka goiza pasatzeko modu ederra.


 

2025/09/14

Pekorotz interesgarria


 20250914: Gotzon, Antua, Galder, Oier.

Hatxondo (Zeberio? dudia dakat, konfirmau Ugaoko lurretan ez ete dagon). Behiñ baiño gehixagotan ikusi dogunez, zulo baten esploraziñua, espeleologuak "nahiko!" diñuanian amaitzen da. Bestela, beti dagoz hobeto begiratu biharreko lekuak; gaurko jardunak baieztatzen dau hori. Antuanek eta Gotzonek gidatuta -ni atoian juan naiz, pozik eta goxo- potzu bat begiratzera juan gara, eta baitta premixua topau be: Iñubijako "zisternian" itxurako solairu zabala, inundaziño zeinuz eta lokatzez beteta, eta berau ebaten daben galeria freatiko bat -zaharragua, bistan da-. Esplorau ahala topografiatzen juan gara, Gotzonen esanetan 175 jaso doguz, eta beste 100 bat m geldittu dira neurtu barik. Bihar apasionante horretan murgilduta, gaur kokuenganako arreta gitxi izan dot beraz lagiñik jaso bez.

"Hoy 175 nuevos metros de topo interesante. En azul las galerías conocidas. En verde las nuevas galerías vistas el otro día. En rojo y granate lo explorado hoy (granate la galería de Oier y Galder).
En la punta de la roja con un círculo amarillo, Antua y Gotzon han visto por debajo una galería en la que se oía un río. Nos hemos imaginado, y la topo lo ha confirmado, que habíamos hecho una unión.
Exploración interesante pero,  resumiendo, UNA MIERDA.
Habremos dejado otros 100 metros de galerías sin topo y sin mirar bien. Unos espeleólogos de verdad irían por allí para seguir con la interesante exploración.
"

2025/09/04

Puro relajo murcielaguero


       Zubiburua, saguzarren monitorizaziñua udazkeneko trantsiziño sasoian.

       Illunabarra 20:43. Laiñua, epela. Plazan, "Puro Relajo" taldian kontzertua entzutzen zan, baiña ez da disturbio haundixa izan (ez behintzat, 23:00etan programauta dagozen txapliguak beste).

       Ohi bezala, detektatutako frekuentziak eta aktibitate maila neurtu dugu, (ordu laurdeneko tramoetan).

2025/08/25

Reluktatzen


 20250823: Galder, Antua, Gotzon, Oier.

Hatxondo (Zeberio). Txakalan armozu sendua jan eta gero, abixau gara bertara. Antua eta Gotzon Reluctantetik sartu dira, topo kontu batzuk zuzentzeko. Galder eta bixok, ostera, Hatxondoko hobi nagusittik, lagin hiporreiko batzuk hartu eta bestiekin bat egitteko. Halan egin dogu: 5-6 ganba baltz eta zuri bat eta 2 miriapodo igarilari jauzi dira, eta bahetutako sedimentuan ganba zuri baten burua. Bide batez, 20240601an "despistau" zan pote baten materixala gehittu dot (Ischyropsalis 1).

2025/08/20

Nire lehenengo bisita Lezatera

2025-8-20  Aitor, Bidai, Santi, Galder 

Gaur goizean Adeseko materialaren lekuan gelditu gara Santi, Aitor, Bidai eta ni. Aulestiko Lezate kobara joan gara; Bidairen lehen aldia izan da espeleologian, eta esperientzia oso ona izan da berarentzat; niretzat ere lehen aldia izan da Lezateko haitzuloan eta koba oso kuriosoa iruditu zait.  

 
Jentilen gelan

Estratuak asko inklinatuta daude eta koba konplikatua da: egokia da jakiteko zelan mugitu koba baten.  Bukaerako sifoian gertatzen denak oso harrituta utzi nau: bost kilometrotara dagoen leza baten hasten da erreka eta lezatetik irtetzen da; pentsatzen hasten zara zelako bolumenak egon ahal diren batere ezagutzen ez den tarte horretan!

2025/08/17

Larra 2025


 

20250809-16: Oier.

Larra, EEE/NEB kanpaiñan parte hartzen; bigarren astian egon naiz ni, bioespeleologia helburu nagusixakin, eta danen modura klase askotako bihar auxiliarretan. Ez neban uste, baiña bio kontuetan laguntzeko jente nahikua topau dot, eta horrek egunero zulo baten lagintzia ahalbidetu dau. Horrenbestez, zakua kokoz beteta ekarri dogu Carlos Prieto gure irakasliari emoteko; harek esango dau intereseko ezer agertu dan.

Calvon laguntziakin, Naparruan lagintzeko moduko leza batzun PDFia nekarren. Bertatik, a priori interesgarrixenak aukeratuta nittuan (L1401, L04001, LPA070, Bu-3, Uk113, LPA063, L20003, L04001); gero, ahal izan doguna egin dogu (LPA102, L04001, L14009. BU-3, Illamina Sistema, A-70). 

Jarraixan, bertan egunez egun hartutako ohar batzuk.

20250809

03:30-07:30 Leke-Linza, iratargi bete ederran azpixan.

Linza-Foya 8:00-12:00. Beranduegi, barriro. Karga gitxiagokin zorionez, kardio estu.

Nekia eta loguria, baiña zeozer jan eta Unai-Aitor-Vanessakin Ukerdi aldera (...). Juataldi ederra, neketsua, jardun ona, freskuran, itzulera hobia. Loguriak bentzidu aurretik, ea bixar bio plan bat lotzen doten. 

20250810

Bio inkurtsiñua: Satorra, Txino eta hirurok Calvok emondako zerrendako zuluak muestreatzera. 
Lehelengua, PA102. Bertan, 10 mtako plataformara jaitsi eta aurrerago ezin izan dogu egin (fitxia egin jakonian ikusi zeben p19 hori harriz blokeauta dago eta haize izpirik ez). Beraz bertan ahal doguna jaso dogu: gasteropoduak, trichoniscoides estilokua, pseudoeskorpioia, opilioia, masma txikixa, txindurri haundixa. Zulo honen koordenadak 10 bat mtako erroria dake.

Bigarren zulua L20003 lokalizatzia gehixago kostau jaku: kanal txiki baten dago, Aragoi-Naparrua mugia egitten dabena, lerrokatutako dolina askokin. Koordenadak euretako batenak diraz, nahikua zehatz, bloke artian haize hotza botatzen dabena; baiña ez dogu sartzeko modurik ikusi. Ha izango dala uste dogu, ingurua nahikua ondo miatu arren ez dogulako besterik ikusi.

Jasotako lagiñen errejistro zehatza Igonek hartu dau, potia neuk gorde dot.

20250811

Goiza kanpalekuan, Igonen zain (-1000kin komunikatzetik bueltatzeko). Zeozer jan eta gero, Calvok (eta beste bospaseik) lagunduta, bio muestreatzeko moduko 5 leza ikusteko ibillalditxua egin dogu. Euretako baten L04001 Igone eta bixok jaitsi gara. -9ko galtzerdi bat izan arren, gauza interesgarriren bat harrapau dogu, bestiak beste tijereta zuriren bat, kolenbolo pare bat, eta hainbeste masma txiki. 

20240812

Egun osua Igonekin. Goizian -1000ko komunikaziño lekura. Arratsaldian, bio laginketara. LPA070ra juatekuak giñan, baiña sokia ahaztu. Azkenian L14009.

20240813

Goizez zeregiñik ez eta, uretara. Ostian, BU-3an ikustaldixa egittera: 1978xan explorau zan -300ko zulo bat, BU-56 topatziakin batera baztartu zana. Txino eta bixok -40ko gelatxoraiñok jaitsi gara, bio lagiñak hartzera, eta lezian berresploraziñua baloratzera. Gauza bixak egin doguz, emaitza positibuekin. Ikusgarrixa, bertako karaitz gris/larrosa jaspeatua.

Bertan lezan bazkaldu eta kanpalekura 16:00ak aldian allegau gara. Garbiketak, luzaketak eta lagiñen prozesaketia egitteko aukeria justu izan dogu, 17:00ak aldian zaparrada/txingorradia hasi aurretik. Eta gaur-bixarko hala emonda dago, komunikaziñuan euripian jardun biharko dogu...

Azkenian eguna aterri amaittu dogu. Kanpaña honetan, neretako deigarrixena dimentsiñuak diraz. EEE-NEBen antolakuntza maillia inpresionantia da, eta ni neu zatitxo batekin baiño ez naiz konturatzen (neure bio biharrakin zuzenian lotutakua, edo kanpalekuan parte hartutako gauzetan). Hori gure kanpaiñan, baiña Larra- Belaguan beste talde asko dabiz! "Karramarro-banasta" hori guztia koordinatzia ondiok miresgarrixagua da, orraittiokan!

20250814

Goizez uretara.

Eguardittik aurrera, A60tik kanpora zetozen Iker, Fabrice eta Denisen zain 4 ordu. Hirurak pozarren allegau diraz, lortutako emaitza onekin (sektore fosil barrixa -1100 metrotan, 1,9 kmtako espeleometria probisionala).

(...)

20240815

Predesmontajian: talde bat A60 desekipatzera, beste bat -1000 komunikaziño estaziñua desmontatzera, eta gu (Unai Martinez, Joseba eta hirurok) A70ra, hirugarrenez, ea bio laginketiori behingo-behinguan egitten dogun.

A70ra juan gara, eta ondo... salbu eta barauts lodiegixa ekarri dogula; multimontirik lotu ezinda, naturalekin konpondu gara. Emaitza oso onakon gaiñera: 3 Aphaenops, marraskillo luzanga 1, opilioi 1.

(...)

20250816

Goiz osuan, desmontajia, materialak gordetzia eta jaisteko prestatzia. Azken jateko-hondarrekin hamaiketakua egin eta gero, dana garbi geldittu da eta Lintzara jaitsi gara danok. Bide gogorra, topera kargauta eta bero haundixakin; duda barik, montajia eta desmontajia diraz espediziñoko biharrik astunenak...

Arratsaldian Lintzan atseden eta trago batzuk hartu eta gero, Zurizan baiñua hartu eta desbandá.

2025/07/30

Basondoko Potoa


 20250727: Galder, Oier.

Basondoko Potora. Beste iñor animau ez dala ikusitta, aval sifoiraiñok juatia pentsau dogu, bertan estigobixuak billatzeko beste saiakera bat egitteko, eta Galderrek lurpeko erreka ikusgarri hau ezagutu deixan. Hatortxu Rocken ajiak ez desku eragotzi programia ondo betetzia, eta bai ostera eskuma-esker-goi-eta-behe ikusten genduzen eskalada, meandro eta dibertikulo guztietan "Hatortxu Galeria" barri posibliak ikustia. Amesak libre!

Bio: oinguan, hare potua bizkorrago prozesau dot: pare bat ordutan, sedimento guztiak erretillu baten begiratu, eta 6-7 molusko txikiren oskolak etara dittudaz; krustazeo edo oligoketorik bapez.

2025/07/20

Andrabide


 


20250719: Antua, Gotzon, Galder, Oier.

Andrabide (Ereño) (...). Hasierako plana hau ez bazan be, Hatxondoko biharrak egitteko  modurik ez genkanez B plan bat billau bihar izan dogu, buruari nahikua buelta emonda. Ez gara damutu. Gitxienez 20 urte ziran "etxeko" zulo honetara etortzen ez giñala eta espeleologikoki hari solte interesgarrixak dittu:
- Hidrogeologia misteriotsua (Osiñeko urbegixakin lotuta ala ez? Atxarre/Ereñozarre ur-dibisorixian ze alde?)
- Laupabost inkognita, batez be eskaladak.
- Zaborra: garai bateko "piramidia" apaldu da (urak eruanda), eta zabor guztia zaharra eta inertia da, urtiak dira barririk ez dala botatzen. (...)

 

Hain zuzen be, lezia hain egon da zarratuta eze, topatzia nahikua kostau jakun: gaiñetik pasau gara -esateko-, baiña bertako zarradura biharrak (somierrak, obra hesixak, barra metaliko atornillauak, dana sariekin estalitta) eta gaiñetik hazi jakon goroldixo eta sasixak ikusezin bihurtu dau. Topau dogu baiña, eta ertz bat zabalduta sartu gara.

Barruan, lehelengo aval egin dogu, ustezko sifoiraiñok allegauta. Izan be, Antuanek ez dau uste benetako sifoia izango danik: garbiegi, eta gelia bentilauegi; goiko arrakalia ondo errebisau beharko da. Bestalde, lezian nundik-norako geologikuak deigarrixak diraz: norabide aldaketa harrigarrixa; paleonibel markak; errekiak higatutako espeleotema potentiak... aztergai interesgarrixa, beinke! Gero amont egin dogu pixkat  (bifurkaziñora eta pixkat gorago), sektore akuatiko oso politta, eta zabor arrasto izpirik bakua; ea garbiketa horren ostian dana halan laga geinkian...

Bio aldetik, sarrerako potzuan opilioi asko egon da, eta gaur horko lagiñak hartzen zentrau naiz: 6-7 hartu dittudaz (danak potzu barrenian, illuntasuna %99) eta masma txiki bat, Galderrek ikusi dabena.



 

2025/06/15

Estigia eta nostalgia

 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiiVot-f5SY9kwoi_LnHLhjK1jrtWd8ILlKdmilCAiNAtMV4aBnuEDgejlNhDh2xFpa1RvaXnqlrxpssLOqm_2aCWDcC4KVJwxV2XwRma8PHPE__WSEINUxhUMkffwhucURbf80g9LUgFA/s1600/Argatxa+7.jpg

20250615: Galder, Oier.

Argatxa. Helburua: bigarren sifoittik aurrera segitzia, ahal doguneraiñok; eta hondartzaren baten estigobiuak harrapatzen saiatzia.

Ni neu hamen behiñ baiño ez naiz ibilli, speleon hasi barri, beraz ez nintzan ezerrekin gogoratzen. Galder ostera, lagunekin behiñ baiño gehixagotan sartutakua da eta bera ibilli jata gidari. Lehelengo sifoia arazo barik pasau dogu, eta (...) Bertan, aztarna arkeologikuen markak ikusitta, garai bateko nostalgixia sentidu dot: arlo horretan kolaboraziñua nagusi zanekua.

Gure bidian aurrera eginda, neopreno barruan ondo berotzeko aukeria izan dogu, bigarren sifoira allegau arte. Osiñako urak nabarmen hoztuta, nik gustora hartu dot bustialdixa baiña Galder (neopreno fiñagua, eta bioprenorik bapez) larrixago ibilli da. Osteko katazulua errez pasau dau harek, nik ostera, oin dala 18 urte baiño 15 bat kg gehixagokin, "nanay" esan eta atzera egin dot. Orduan behetik dagon bide inundautik egin dogu aurrera, harik eta nik hondartza egoki bat topau doten arte. Han sedimentuak kolatzen jardun dogu -bixok estrainekotz- eta potia bete ostian kanpora. Kueba politta, ni behintzat gustora ibilli naiz, eta kanpora allegau garanerako pare bat ordu pasauta zeguazen, ixa sentidu barik. Oin hondarrezko pote hori prozesatzen ikasi biharko dot, ea estigobioren bat agertzen dan...

Zubiburuan, kumaldi sasoiko laginketia

 


20250613: Oier.

Zubiburua, kumaldi garaiko laginketia. Illunabarra 21:53, sargori.

Dana normal, intzidentziarik ez. Mikro grabaketiari kaso gitxi egin detsat, modu kontenplatibua praktikatzen, zerura eta animalixeri begira. Mikrofonua, kornetilla barik eta erdiko leihatillan zentrauta.

Detektatutako frekuentziak, eta aktibidade maillia errejistrau dogu; honenbestian udazkenera arte, oi gure lagun uletsuak!

2025/06/01

Formazio katea


 20250531: Carlos Prieto, Xabi hondarribitarra, Aitzol, Galder, Oier.

Carlos Prietorekin pote-trukea egitearen aitzakiarekin (mariskoz betetakoak eman, eta hutsak hartu), Busturiko pare bat zulotan laginak jasotzeko aprobetxatu dugu: AB-001 Lekosaezondo eta AB-015 Moruzillo II. Speleo beteranoak eta gazteak bilduta, ezagupen-katea eten ez dadin!

Tartean Lekosaezondoko gizona atera zaigu eta berbetan egon gara, modu onean. Hizketaldi kuriosoa, hiriburutik etorri, zure etxearen izena gaizki jaso, publikazio baten atera, eta gero "liburuan horrela agertzen dela" esanez etortzen zaizkizuen "jakintsuei" buruz 

Bazkal orduak zibilizazioan jo digula aprobetxatuz, Kamiñokuan bapo bazkaldu eta arratsaldea ere aprobetxatu nahi izan dugu: horretara, Ereñoko Potoko Lezara egin dugu gazteek bertikaletan errodaje pixka bat hartzeko. Dena ondo alde horretatik: erraz laguntzeko moduko lekua izanik ere, kabezera aereoak "emozio" pixka bat ere eman du, behetik gorakoan. Atera kontuak, batzuk bi bider ere jaitsi dira!

2025/05/26

Busturiko beheko pisua

20250524: Iker, Koldobika, Galder, Oier.

Amezti II handiegi gelditzen zaigula eta, gazteok Busturi aldera jo dugu. Izan ere, Galderrek etxe bueltako zillo batzuen barri jaso zuela eta, eurak begiratzeko aprobetxatzea pentsatu dugu.

Lehenengo, Galderren etxetik pasatu gara, informatzaile nagusiarekin egoteko (...). Bilobari esandakoak berretsi, eta beste barik zilloon bila joan gara.

Lehenengoa, zaharren egoitzaren atzean, (...), Sagarminaga baserriaren terrenoan. Zelai lau batean egindako desplome bat da, metro 1'5 sakon, 2*3 mtako depresio borobila. Paretak lurrezkoak, hondoan hondakinak eta zuhaitz garau bat. Galderren arabera, Petrusek dio inguruan "manantial" bat dagoela. Inpenetrablea. (...). Sarrerako argazkia eta krokisa.

Bigarrena, handik hurre, "Txakurren Kanposantue" esaten dieten lekuan. Sasitza inpenetrable bat da, baiña Begoñaren arabera bizpahiru leza zeuden bertan, tapatu zituzten arte. Euretako bat 40 mtakoa (sic). XX puntu modura katalogatuko dugu, (...). Sasitzaren argazki bat hartuta.

Hurrengoa, Gordoizpe baserri ondoan dolina bat. Hara jeitsita, hondoa lokatzez blokeatuta dago; baina haren lateral batean, arrakala bat zabaldu da haize minimo batekin (1/10 gradu Beaufort-Etxebarria eskalan). 1980 hamarkadako uholdeetan, dolina hau urez asko bete ei zen, harik eta bapatean hustu zen arte. (...). Sarrerako argazkia eta krokisa.

Ostean, kotxea mugitu barik, Kurtzegana aldera egin dugu oinez. Bertan, itsasadarraren aldera jeisten den lautada batean (...) gaztetako olgeta-leku batera iritsi gara, "Enanituen" basoa, leize edo depresio bat ikusteko. Hau ere desplome "berri" bat da, urak terrenoan eginiko azpi-janaren ondorioa. Bidezidorraren zati handi bat hartzen du, gutxienez 8*3*2 m inguruko torka bat (sasitzak ez du izten osorik ikustea). Bertara jaitsita, azpi-janak etenik ez duela erakusten duen beste depresio txikiago batera iritsi gara, torkaren hondoan, 1*1*1 m ingurukoa. Lurrak pasabidea osorik oztopatzen du. (...). Argazki prekario bat (anguloak ematen zuena) eta krokisa.

Ostean, Iker eta Koldobika batu zaizkigu eta, Galder gidariari jarraituta -parajea ondo ezagutzen du, mutilak- Moruzillo ondoko errekazuloan gora egin dugu, Galderrek ura galtzen den hobi bat detektau ei du, eta Moruzillo barruko ur-korrontearekin zerikusia izan dezakeelakoan, erakutsi nahi digu. Errekazuloan sartu bezain laster, konturatu gara ur-emari handiagoa zetorrela (aurreragokoan Galderrek siku topatutako lekuan). Horretara, beste hobi bat detektatu dugu, kamino ondoan bertan, 4 bat l/stako emari bat irensten ari zena. Hobia bera harri txintxarrez beteta dago, baina ondoko motan, hormako frakturen fabore, bi arrakala zabaltzen dira, haize korrontearekin (2/10º BE), eta euretako bat penetrablea desobstruitu ezkero. Ez dakigu merezi duen, zeren eta Moruzilloarekiko konexioak argia dirudi. Edonola ere, katalogatzeko modukoa iruditu zait: (...). Sarrerako argazkia hartuta.

Hortik aurrera, errekazuloan gora egin dugu, Galderrek esandako hobi hori detektatu nahian. Puntu zehatza ezin izan dugu identifikatu, bistan da (ura goian-behean zetorrelako). Bai ostera, aurreko puntutik 30-40 metro errekan goran, emari aldaketa nabarmena: puntu horretara arte errekan 4 bat litro bazetozten, hortik gora 8 l edo gehiago izan dira; beraz, hobia hor inguruan egon behar dela ondorioztatu dugu. Izan ere, zona horretatik gora segitu dugu (arroila polit-polita da), eta emarian ez dugu berriro horrenbesteko aldaketarik ikusi.

Hortik gora segituta, ADESek lehendik katalogatuta zituen zilloak ikustea pentsatu dugu, Atxapunta/Apartola kaskoari buelta ematearekin batera, beste aldetik jeisteko. Horrela, lehenengo AB-008 Apartolara iritsi gara. Bertan, haize korronte nabarmena igarri dugu (3/10º BE), eta fitxa ikusita desobstruitzeko/esploratzeko pendiente dagoela ikusita, B plan polita izan daitekeela ikusi dugu, beste plan handirik ez dugun egunetarako.

Marautze aldera igotzen segitu dugu gero, baina mendi lepora iritsi baino lehen, sorpresa: oraindik Apartolako isuri aldean, bide bazterrean desplome handi bat gertatu da. 8*6*3 mtako torka bat, bidearen zati bat barruan hartu duena, eta hondoan kare harrizko sustratoa agerian itzi duena. Dena lurrez betea eta blokeatua dago, noski (Koldobikak miatu dituen zuloak zuhaitz handi baten sustraiaren artean gelditutako pasabide faltsuak baino ez dira izan). Halere, fenomenoaren neurria ikusita, katalogatzeko modukoa iruditu zaigu. (...). Gunearen argazkia hartuta.

Ordurako berandutxo zenez, AB-006 Marautze eta AB-005 Kañaneko zilloen ondotik pasatu gara, baina bertara sartu barik. Beherantz egin dugu, bizkor xamar, eta Amunategin zer, eta familia osoa aurkitu dugu bertan; haien artean (...) gure 2005eko informatzailea. Denak etorri zaizkigu, nagusi eta ume, berbetarako gogoz, eta noski, hortan jardun dugu zati batean; ADESen ikerketak, azpitik dituzten galerien informazioa, aerotermia sistema, txakolinaren ekoizpena, haien kobazuloa hobeto aztertzeko duten gogoa (AB-011, Koldobika eta Iker egon dira han)... gustura egon gara baina alde egin beharra genuen gu.

Erretirada bidean, beraz, oraindik Galderrek beste zulo bat erakusteko astia hartu du, Lekosaezondon (katalogoan AB-001 Lekuondo bezala katalogatua duguna). Hau neuri interesatu zait gehien, kokapena eta dimentsioak bio laginketarako oso egokia bihurtzen dutelako. Beste egun baterako!

Gaur atentzioa deitu didaten detaile etnografiko bi:

- Galderren arabera, San Pedro haitzuloaren izena ez da desegokia (nik uste nuen legez) baizik eta koban egoten diren kakalardoengaitik emana ("sanpedruak" = kakalardoak ei dira Busturin). Kontrastatu eta berretsi.

- Amunategikoen arabera, Jaun Zuriaren itsas-espedizioa San Pedro koban gelditu zen ur geza hartzeko. Horren erreferentzia zehatza aurkitu.

Horrenbestez amaitu dugu eguna. Ez da gutxi! 5 zillo berri eta XX puntu bat katalogorako, eta lehendik ezagutzen genituenen artean errebisatzeko beste zillo bi.

PD: beteranoen taldea ere ez ei da geldirik egon. 😁Arratsalde erdian irten dira Amezti IItik, eta hau izan da emaitza.

 


2025/05/22

Katalogo lanak Ispasterren

 

20250518: Aitor, Galder, Oier.

Katalogo lanak Ispasterren. Santiago ermitan bildu gara, inguruko zuloen fitxak osatzeko. Katalogoan begiratuta, hutsune batzuk genituen:

  • IS-057 Igartua Arrakala. Ez du fitxarik Driven.

  • IS-058 Igartua II. TRO bat bakarrik dago.

  • IS-059 Frailebasoko Zulo. Sarrerako argazkixa eta TRO bakarrik dago.

  • IS-060 Jentilkoba Ispaster. Sarrerako argazkixa eta TRO bakarrik.,

  • IS-061 Igartua Urzulo. Sarrerako argazkixa eta TRO bakarrik.

  • IS-065. Galletebeitiako Urzuloa. TRO eta trazadore emaitzak bakarrik.

  • IS-066 Gallete zuloa. Ez du Driven karpetarik.

  • IS-125 Igartua urzulo B. TRO bakarrik.

Plan horretatik, asmoa ahal denik eta hutsune gehien betetzea izan da. Lehenengo, IS-057 eta IS-058ra abiatu gara. Hor, gure mugarik gabeko espeleologo faboritoak agur esan digu eta beste biok potoan behera egin dugu, hurritzekin borrokatuz. Erraz aurkitu ditugu zuloak, edo horiek begitandu zaizkigu behintzat, argazkirik ez baikenituen:

  • IS-058 Igartua II. Sarrerako argazkia hartuta. 3 metrora pasabidea laminatuta aurkitu dugu (azkonarrak birblokeatuta?); jarraipena begi bistan bazegoen ere, desob erremintak behar dira jarraitzeko. TROarekin ezin izan dugu erkatu, baina ia seguru nago horixe zela zuloa. Bio laginak: 1 pequeña araña.

  • IS-057 Igartua Arrakala. Sarrerako argazkia eta krokisa egin dugu. Baita bio lagin batzuk hartu ere: 1 Oxychillus, 2 Ischyropsalis, 1 pequeña araña.


Hortik irtenda, N aldera egin dugu hurrengo errekazuloan sartuta. Hurritzen arteko poto elegantean sartu gara (geriza gozoa, ondo hartzen zan gaurko eguzkitan) erraz aurkitu dugu hondoa, W aldetik datorren errekasto nagusia galtzen den lekua. Zalantzetan egon gara, baina zulo guztiak ikuskatu ostean, IS-061 ustez identifikatu dugu, krokis bat eginez. Azken finean, urak azpitik jandako lur/haitz multzo ruiniforme bat da, azpitik bat egiten duten protoleizetxoen bilgunea. Bigarrena, IS-062, ez dugu aurkitu.

Ostean, NErantz eginda, artadian sartu gara. Pixka bat gehiago kostatu zaigu, baina azkenean bi leizeak aurkitu ditugu:

  • IS-060 Jentilkoba Ispaster. Sarreretako argazkiak ikusita, zalantza barik identifikatu dugu, baina zalantza beste lekutik etorri zaigu: sarrera horizontalak gela batera ematen du; bertikalak beste batera; baina bien arteko pasabiderik ez dugu aurkitu. Imajinatzen dut esploratzaileek konexio bisuala egingo zutela, topoa bateratuta. Krokisa eginda. Bio laginak: 1 Meta, 1 Ischyropsalis, 1 Oxychillus.

  • IS-059 Frailebasoko Zulo. Lehen 5 metroak libre, eta estuasun laminatutik aurrera egiteko modurik ez dugu ikusi (imajinatzen dut topoko eskuin aldeko azken tirada hortik egingo zela). Krokisa eginda.

Puntu honetan, 15:00ak ondo pasatuak zirenez, eguna amaitutzat ematea erabaki dut. DUT diot, bai, izan ere, gure saguzar berriak (gaur bio lagin bilketan, eta 7 metrotako destrepean oso fin ibili denak) arratsaldez ere SEGITZEKO gogoa baitzuen! Gernikatik pasatuta, bere grina asetu dezan buriladore eta spit batzuk laga dizkiot, eta horrenbestez agurtu gara hurrengo jardunaldira arte.

Gaur ekoitzitako materiala (krokisak, argazkiak, fitxak) katalogoan sartu dut, koba bakoitzari dagokion karpetan.