2008/05/10
Abittagan
Egualdi txarra iragarritta, esploraziño guniak arriskutsuak izan leikezela eta, Abittagara goiaz. ADES gelia, Negarrena, Solidarixuena. Bueltarakuan, Trakamañekin 2º konexiñua pizkat billatu, baiña ezebez (ez gara asko saiatu). 1º konexiñora jaisten gara eta eskalaraiñok heldu. Bueltatzian, karlisten gordelekua pizkat ikusi, eta kanpora poz-pozik.
2008/05/01
Asteburu luze eta emankorra

080501-A: X jauna, Igor eta Oier.
Ispasterko Maalerreka eta Iñubija I lezen arteko loturia topau dogu. Maalerrekatik sartuta (argazkixan), "caos de bloques" laberintiko bat pasauta, X jaunan X izpixei esker barriro, Apirillan 26ko azken topo puntora heldu gara alderantzizko bidian. Sorpresa bat izan da, eze, desobstrukziño latz baterako prest giñoiazen eta ixa harririk mobidu barik topau dogu pasua, errez errez. Oindik aurrera "Iñubija-Maalerreka sistemiaz" berbetan hasi biharko ete gara?
080501-B: Santi, Roberto.
Abittagara juan dira txango, baiña ez dakigu zelan ibilli diran. Ia, idatzi deixela eurak!
080502: Txomorro, Oier.
Topografia praktikak Lekeittion, Inzuntza I haitzuluan. Oin bai markauta geratu dira erreferentziak, eta marrazkixa pizkat fidagarrixagua dalakuan nago. Dana dala, bueltan juan bihar gara bide marjinal batzu eta zabalera-alturak hartzera. ¡Topografia hori ondo egin arte! ¡Erregular!
2008/04/27
Iñubijatik Maalerrekara

Iñubijan sartu gara, "Igorren potzua" eta "7a+" geletako azpikaldiak errebisatzeko. Hasieran emaitzak eskasak izan badira be, X jaunaren begixetako X izpiak (hortik izena) bloke batzuen artian jarraipena topau dabe, eta ustez galerixa marjinal txiki bat zana hode luze, emankorra eta aukeraz betia bihurtu da. Azkenian, "Apirillan 26ko urjauzixan" geratu bihar izan gara, soka faltan.
Kanpoko planuekin alderatuta, pista ezkerrekaldeko lubakixan bertan genguazela konturatu gara. Bertatik doia Maalerrekia, eta ha harriartian galtzen dan ingurua ikuskatzen, hainbeste hobi penetrable ikusi doguz. Euretako bat haize korriente nabarmenakin, eta gaur lurpetik ikuskatutako guniakin konektatzeko aukera askokin.
Juan baiño lehenago, Goitxi basarrixan geratu gara leku-izenak galdetzeko. "Maalerreka" hor agertu da, eta bide batez beheko larre zabalen partia "Zelaata" izena dakala jakin dogu.
2008/04/13
Bihar teknikuak
080412 X jauna, Bikain,Oier.
Iñubija I-an bihar txikixak: Zisterna inguruan desobstrukziñua (40 metro barri, eta ez da amaittu); Katuan Pasuan gaiñetik ezkerrerako gune bi topografiau (desfondiak: estuasunetan agortu dira, eta beste zeozer be neurtu da baiña kronista hau ez zeguan bertan).
Arratsaldez, garbiketia Zallo auzoko errekan: sokak, petatiak, mosketoiak.
2008/04/06
Sevilla aldian

080406: Urtza, Ander, Bikain, X jauna, Oier.
2008/03/30
Topo praktikak Iñubijan
080329: Bikain, Oier.
Iñubija I-ian, galerixa sekundarixuak topografiatzera goiaz. Lehelengua, jakiña, meandrito putitotik aurrerakua. Ez dakigu zein dan azken puntua, eta badaezpada Trifurkaziñotik hasten gara neurtzen (=00); meandritua eta gero, 50 puntua topatzen dogu (=07) eta fraktura haundixan eskuma eta ezkerra hartzen doguz. Eskumakua caos de bloques baten amaitzen da, 2-3 pisotako maillan baiña jarraitzeko itxurarik ez; ezkerrekuan, aurretik esplorautako bidetik errekara jaisten gara. Frakturan hondo-hondotik errekaraiñok zuzen-zuzen urtetzen daben katazulo bat topatzen dogu; beraz han jarrittako soka eta lazo guztiak erretiratzen doguz. Behin errekan, goraka hasten gara eta laberinto itxurako lokatz ranpen artian Faunuan Laberintoraiñok allegatzen gara.
X jauna: topo praktikak ustez ondo urten dira, baiña oin kriston buruhaustia darabiltt, ia zelan enkajau hartutako datuak Iñubija I-eko topografixa artxibo nagusixakin. Eguen goizian libre zagoz, ezta? Etorri zeinke Cruz Rojara bixon artian begiratzeko?2008/03/24
Más Iñubija



Se trataba, primero, pasarlo bien, cosa que lo hemos conseguido. Segundo, vamos a aprovechar las intensas lluvias caídas en las últimas horas para evaluar la respuesta de la cueva ante posibles crecidas. Lo que observamos es que justo en la base de los pozos de entrada, el nivel del agua ha estado unas horas antes lo menos tres metros por encima de su cota normal, hasta el punto de haber cubierto totalmente el pasamanos que tenemos colocado. El resto de las galerías fósiles apenas si se han activado. Tan solo algunos goteos puntuales rompen la normalidad. En un punto dado hemos conseguido escuchar bajo nuestros pies una corriente de agua que posiblemente se pueda corresponder con un afluente del río principal. Completamos la jornada con la realización de tres fotografías. A la salida, en la base de los pozos de entrada comprobamos cómo el nivel del agua ha vuelto a ascender alrededor de treinta centímetros, pero no nos plantea problema alguno.