2009/11/21

Atxurrara exkurtsiñua



[ATXURRA+(30).jpg]


09-XI-21: Txemon (GEA), Bikain eta Oier (ADES), eta beste 13 lagun Atxurrako kobara bisittan.


Ibillaldi politta egin dogu eta gure bildur nagusixakin (talde deskontrola eta istripuak) ez dogu arazorik izan. Horrekin bakarrik pozik egon geinkian; baiña halan be, ondo pasau dogu. Ibilbidiak ez daka paso larri asko, baiña eurak nahikuak izan diraz “tapoiak” egitteko eta gauziari emoziño apurra emoteko: meandro erdi-inundauan gaiñetik pasatzian, nahikua ondo ibilli dira danak; kornisako katazulora allegatzian, ostera, izardixak etara dittu batek baiño gehixago –eta gehixago bueltako destrepian- eta azkenik, batzu ur-potzu haundiña be pasatzera ausartu diraz.


Nere partetik, azken lateralan marrazkixa egin dot, baitta bidegurutzeko pareta atzeko gela txixixana be. Pendiente geratzen dana, hortik hondorako alzadua.


Sorpresa gazi-gozua be hartu dogu, goiko bidetik urtetzeko asmua genkan eta azken laminadoriak saguzaharrez bete-bete-bete eginda topau doguz. Irudi eder honen aurrian zentzun ekologikua nagusittu da, eta bueltan juan gara beheko pisora. Sarrerako bidetik gora eginda be, goiko sarrerako aretua quiropteroz beteta topau dogu eta hurrengo baterako geratu da parte horren ezagutzia.


Gustora ibilli gara halako talde formalakin, eta gonbidapena eginda geratu da: hurrengo gurekin etortzen segidu nahi dabenak, atiak zabalik dittu.


Urten eta Bikain bere lagunakin juan da Armiña-Lamiñak trabesixia egittera; harek be kontauko dittu beriak.

MIKEL ETA BIKAIN

Neure dudak neukazen, aurreko baten behittik gora ahaleginddu ginalako eta ez genulako lortu trabesixi osatzi. oingun, goittik behera errezaua eingo genule pentsa neban, bañe trepada bat ein bir zanez.................bidi buruz be ez nekixen eta ez neuan ziur. kasoik eta onenin, eta espero barik, ordu bete eingo genunela esan dotzet danai. brometan be esan dotzet: "lasai, ointxe segidun gatoz eta!", 3 ordure urreatzi gexa espero neban,baine gure lagun nobatillu nahiko ondo erun dot. bueno sokan gora.......................sarrera-sarreran despista gaz eta 10 bat minutu edo galdu dou, ezkerreta jun nazelako eta gero erreka baja aurreko pasillutan duda ein dou, ure eualako, eta hor beste 5 minutu edo. sokan gora....................15-20 bat minutu...........................hurrengun, Gotzonen errekorra hausteko modun. jejeje. daneta 59 minutu ein douzelako. Errekan garbittu tita eta oleta. Bilbo inguruko neskak eta donostiko mutile ondiño han euazen, eta eurakin jan eta edan genun zeoze.

Pozik, lelengo Atxurrako eskurtsiñoi entretenigarrixe oso, danai banan banan laguntzen eta............ondo pasa dotelako, eta gero barrun sartute neukan arantzatxu kendu ahal exan nebalako Lamiñan trabesixi einde, iñon laguntza barik. Hurrengo errekorran bile, bañe zenbatetan da errekorra? 7, 9 edo 15minututan? goittik behera edo atzekoz aurrea?

2009/11/16

Basondo-Oma ingurutan


GOTZON, IDOIA ETA BIKAIN

Goxeko 9:30etan Santa Luzian matexala hartu eta santimamiñe ingurutan barrena sartu gaz. basondo parin "A8" barrixe dabizenez etten oinez minutu batzuk gehittua ein douz. Aldapa gora hamarrak eta laurdenetan ekin dou eta zigi-zaga gora eta gora kriston petatiaz, bai, kristona!! 40minutu edo pasa ostin................aiba!! zer da hau?? "ederra kobi", ba hoixe, "Koba-ederra" karenka, beran mustur handixe erakusten. bixkat behatu (hurrengoako zerrendan apunta) eta gora. ta.............aiba!! 25 metro ein orduko leze ikusgarri bat. aurrerattuaua beste bat, eta beste koba bat be bai. joe!! Hori bai, hortxe amattu de jauji, ze hortik aurrea....................ai ama!!sasi guztixan gainetik ez gaz ibili, ez hoixe, artetik ibili gaz, eta zelan gainea. zulu topa?jejeje!! ez euan erreza!!aman semeik ezta hori zuluoi topako dabenik, ez behintzat, dakixen bateaz jun barik!! izerdi pilu sikatu eta beharrizanan arabera jan dou.jejeje, batzuk beste batzun hirukotte!! ha zan gosi txo!! arnesak jantzi eta bera, sokan neurrixak eta..................ondo ondo kalkulata euazen behintzat!!jejeje. instalaziñoi perfektu ez bazan etten...............aia ez lurrea.
Baja dou lelengo 18 metruk eta ......................ei!! hamendik sartuko naz ala?? kostata, asko, arneseko trasto asko kendu ein bir, baine..............pasa gaz!! berandu, Gotzon gorutz etorren ja eta!! aukeri emon doztan arren, kattarruk atzin jausitte................." keba Gotzon, denbora gexei eingo neuke, atzea, gero osteabe pasa, trastuk jantzi........" eta holantteik, sokak batu eta kanpoa. zenbat denbora, ordu erdi bat edo? asko jota ordu bete.

dana batu eta zuzenen euan bidetik lantxa motori han junde, beste bi petarduk atzin lagata. sasixe bai, eta sasixe bebai, joe, ez dozku ba bakin lagako!! juneko bidi ez dou hartu ia zulo barriren bat topaten gendun, baine..........keba, sasixe, oti..............holako gauzak ugari. eukalipto inguru batea aia gazenin be osto eta adarrakin, zelako putetxi euan, berangainetik ixe 3 metroa edo "oinez" ibili bir exan gaz osto eta adar danan artetik.
abenturatxu, paseotxu eta urratutako azalaz atsaldeko 17etatako, matexal dana goxan laga eta gero, etxea. basun lagatako azal zatixan bile.......................hurrengo baten jungo gaz.

2009/11/14

Bizkaia Irratixan eta Isuntzan


Argazkiak.org | Isuntza I - 04 © cc-by-sa: ades

09-XI-14: Oier

10.00etan, Bizkaia Irratixakin elkarrizketia: espeleologo urrittasuna, sentsaziñuak, arriskua... nahikua elkarrizketa “sentsuala”. Ondo, aizu.

11.00etan, bisitta gidatua Lekeitioko Isuntzara lagun bakarrakin: Iñaki “Kobero”. Ondo ibilli gara, nasai, galdera-erantzunetan. Mutil argixa, uste nebana baiño gehixago daki koba kontuetan, memorixa ona eta ingurugiro aldetik kontzientziaua.

2009/11/07

GOIKETXE, BESTE BEGIRADA






Egin duen euriekin, Goiketxeko koban sartu gara eta kobako beste bertsio bat "deskubritzen" dogu. Ez berdina,ikusgarria eta, betikolez, bikaina.

2009/10/26

Espeleoturismo Ojancanon

JAVIER, MARIANO, IDOIA, GOTZON, URTZA ETA BIKAIN

Goxeko 8ak pasatxo Zornotzan. Ordu aldaketiaz inor ez da despista eta bi kotxetan baguz kantabrire. Han Javier eta seirok zeozertxo hartu eta gorutz ein dou. Aparka, jantzi eta errepide ondotik barrure. 6-7 ordu euazen kalkulata eta azkanin 5 be ez dou ein. Normala, ze arin, hasieratik. 30minuturako pentsa dot gaur be txorixan gelan bat izendatu biko dotela....bañe oso ondo. Kobazulu oso eleganti, hasieratik urten douenearte, benetan be trabesixa dotore dotori. Aspaldiko partez turismu toka da eta egixe esan, horreandik aparte espeleokirola be ein dou, koba epela exakeran..........izerdirik ata barik inor ez dalako geldittu.
Seguridadeko mosketoine.......................kontuz! batzutan traidorik al dizelako exan. Errebotin begixin jo ez nau ba!! baltzittuni te handittasune, bañe bueno, beste gerra baten egon nazenan seinale, gero egunen baten lobai kontateko!!jejeje.

Errekatik behera etti emozionanti exan da, eta soki errekuperaten jutine be..........beste sentsaziñoi bat!! ze kan (tan)tabrones batzuk sokak kendu ez dabez ba!! eta gero karburun keiaz pintadak ein be bai!!! hatrapa ezkeo.......... Hidroespeed momentu onak egon diz, baten batek hurrengun espinillerak be erungo dauz. jejeje!! batte flotadoren bat be............ejem!! txirrist ein eta ..........plof!! ureta, barrurarte. neuattik idatzi dot e!!! besti.......ez dot nik kontako.jejeje. bueno eta atzo ba, argazkixak atateko egune be ez zanela..............baten batek flasha galdu............edo ureta edo..........zeoze pasa zala. gero urjauzixai be ezin ata................enfin!! kriston trabesixa politte, ederra eta hurrengo be errepetiuteko moduku. Hilen behin edo alko zan ein, ez??

GRATO REENCUENTRO CON EL "CUBILLO DEL OJÁNCANO"

Animados por el compañero espeleólogo Javier Jorde, de Santander, volvemos -pasados 9 años desde la última visita- a esta extraordinaria cavidad cántabra de la comarca del Miera, descubierta y explorada íntegramente por el ADES, allá por los años 90. Comprobamos cómo la instalación fija dejada por nosotros ha "desaparecido" lo cual nos obliga a realizar la travesía de la cavidad en integral y en el límite de las normas de seguridad... Pero bueno, el día no ha podido ser más agradable. La compañía, la cavidad, el buen ambiente... hacen que en la vuelta a casa la pregunta que nos hacemos todos sea la de ¿cuando volvemos?


2009/10/19

Simulakruan eta Mendexan







09-X-17 eta 18: Idoia, Petrus, Gotzon, Bikain, Urtza eta Oier.

EEE-ko Simulakro Orokorra Aralarren (Pago Mari). Oso interesgarrixa izan da errealidadetik gero eta hurrago dagon prozedimentuotan parte hartzia. Nahiz eta ariketa bat izan dan azken fiñian (3 kamilla mobidu doguz 5 talde artian), benetako erreskatian usain gehixago zekan harek oiñ arte egindako kurtsuak baiño, eta horrek ba daka berezko balixua. Itxainaldixak, hotza, berua, loguria, aginduak, ezustekuak, PC-ko dinamikia, bakarrik konpondu biharra... ondo dago hortan gero eta hobeto moldatzia. Gaiñera, ba dakigu hurrengo erreskate edo simulakrua, itxaiñaldi luzietarako entretenimendu pizkat eruatia ondo etorriko dala.

Handik bueltan, Mendexako zubi ondoko tabernako garaje atzian agertutako meandro hori ikustera geratu naiz. Metro bi ta erdi sakon, 4 bat metro altu, baiña ez da somatzen ez haize korrienterik ezta jarraipen aparenterik (kolmatauta dago). Etxe atzeko karkaban be ez da ikusten haitzulorik mendixan kontran.

2009/10/05

IÑERITZE DESINSTALATEN


URRIAK 3: GOTZON,IDOIA, URTZA ETA BIKAIN

goxeko 9etan geuazen geratute eta gauza bat dala eta beste bat dala, aparte "oesteko azkarra" deitzen doztela, pilan bile buelta eta abarrakin............ordu bete nik neuk galdu dot. Gotzon ja siesti be botata, eta.............asper asper einde, bañe bueno, bera 11ak aurretik sartu de eta gu, ekipo A, 11ak aldin. Gaur hirurok ondo mentalizata sartu gaz ordu asko ein eta gabaz kantza kantza einde urteteko. Gotzon bigarren mailako galerixa bat ikustea junde eta punta arte ez dou ikusi be ein. gu pazientzixiaz, eta ahal eta gexen dosifikaten jun gaz, oinez be teknika utzaz jun naixan. Hirurok oso ondo jun gaz, erreka pare arte, - 190m ingururarte baja gaz eta gero goraka ein dou. potzo bi altza eta eguneko bazkaxe exango zana ettea. Gotzonek, iluntzea txokolate beru eta tortila pintxo goxo goxuk listo eukiko dauzela esanda agurtu de!! eta gu handik gitxire goraka goraka, sokak eta batzen. gaurkun behintzat zeozer barrixe ein dou, eta nahiko autonomo ibili gaz, eta ondo esango neuke, frakzionamendu eta zulo estutan be........arazoik ez. parabolt bat topa dot nasai.......eta hurrengo potzu altza dotenin tukutuku ederra, ormatik beste parabolt bat urten biharrenin!! ha zulu ein ebanai.........bixi gaz eta bueno, bañe........ixebeza falta gakon guztiz urteteko. hurrengun lotzeko giltze erun biko da. egixe esan, eztai txarto estututearren dan, edo zulu leku desegoki baten ein zalako dan.

atzanengo potzure aia eta sorpresi!! kriston eguzkixe sumaten zala!! gu harrittute! ze ordu ete da ba!! goiz seguru!! kanpoa urten eta errekorrido handixe falta gakola konturatu gaz. katxarruk kendu, gauzak osteabe banatu, zeozer edan eta kotxea aia gazenin...............17:55!!!JOE, EKIPO A!!!!ez sinisteku, danok etxitan goxeko ordutan urtengo ginala............bai zea!! peni, euazen argazki politt piluaz.........kamari behian lagata eukitti.

Ekipuk oso ondo funtziona dau eta hurrengun bakarrik instala ta desinstalateko goguaz geldittu gaz. pozik, oso pozik, egunaz, taldiaz eta pertsonalki. gaur bai, gaur Iñeritze goza ein dou. ixe zikinddu be ez gaz ein eta!!