2009/09/12

Apraizeko guirnaldak, eta OHARRA











09-IX-12: Idoia, Gotzon, Oier.

Apraizen, aurreragokuan pendiente geratutako lehelengo biharra amaitzera. Errez zabaldu dogu leihatillia, eta gero sorpresa atsegiña: galerixa fosilla, bide nagusixan goiko partiakin korresponditzen dana, zabala, altua eta ikusgarrixa. Punta bixak koladekin blokeauta badakaz be, konkreziñuak altxor ederra ezkutatzen dabe: fosillez betetako horma garbixetan, estalaktita exzentriko luze eta fin-fiñezko guirnalda anaranjauak. Sokia instalauta geratu bada be, hurrengo argazkixak etaratzera juaten garanian erretirau egingo dogu, eta seguraski hara ez da barriro iñor bueltauko.

Urtetzeruzkuan, sarrerako gelatik errekara jaitsi gara, begiratu barik zeguan afluente txiki bat neurtzeko. Sifoi baten amaittu da.

OHAR GARRANTZITSUA espeleosocorro ikastarua egindakuei (Bikain, Urtza, Ibon, Izaskun eta Oier). Urrixan EEE-ko simulakrua egingo da. Simulakro horretan parte hartzeko, Gotzonek diño derrigorrezkua dogula leza haundi bertikaletan progresiñua eta instalaziñua praktikatzia. Horretarako, hitzordu hauek ipiñi doguz:


  • Irailla 16, eguastena. Materixal kurtsillua. 21.30 Santa Luzian. Ekarri jateko zeozer.


  • Irailla 19, zapatua. Iñeritzeko lezia instalatu eta jaitsi (-350).

  • Irailla 26, zapatua. Desinstalatu eta materixala berklasifikatu, Iñeritzen.

  • Urrixan 17-18 (konfirmatzeka). EEE-ko simulakrua, Pago Mariko lezan (Aralar).

  • Bikain, Urtza, Ibon, Izaskun, Oier: komenigarrixa da lauretara juatia, simulakrua ondo aprobetxatzeko. Mesedez konfirmatu zeintzuk egunetan etorriko zarien.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Ni danetara juango naiz.
Oier

ADES dijo...

aupa.joe, bilurtute neuan, "lehen bailen", zer ete da? ni aste osu, barixakurarte Ziekon na eta aste barrun huts eingo dot. ezinbesteku balitx, ba, kriston palizi hartu ahalko neban, jun-etorri bat geixa einde, bañe.........kriston palu de. datorren zapatun iñeritze eta hurrengo zapatun bebai, eta hurrengun eta hurrengun.........aste barrun ezin dot, ez bada ze, bariku atsalde iluntze aldea.

ondarru


Barne bilatzailea