2009/09/20

Iñeritze ekipatzen

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi1zfVMhyphenhyphenGHtWSlSbx0lEUeksscuulYbUKElDgJR1NKuu9lhDVd5WUE1e-Du0t-4YgLGGGPi_qUUrJHolG53Tw1ug_gJu8Nu7PwxCOTk0bAvEDz4BCU0L5u5lhvLck3Na1zvkF9VAXL-yA/s400/TRIPTICO+INERITZE+.jpg


09-IX-19: Petrus, Ibon, Bikain, Urtza, Gotzon, Oier.


Iñeritzeko lezan, datorren hilleko simulakrorako entrenatzen. 270 bat metro instalauta geratu dira. Danok ondo ibilli gara frakzionamentuak pasatzen; lan gehixago emon desku -100 metrotako estuasunak. Arpegi txarrez ikusi dogu hondakin pillua: poltsak, barrita energetikuen plastikuak... baiña gehixen-gehixena karburo hondakiñak, diferentzixiakin. Gotzonek esan deskuanez, aste honetan bete dira 30 urte leza honetara lehelengotz bajatu zanetik, eskala bat eta espartzuzko sokekin. Bera eta Petrusek 15.00etarako urten dabe, eta bestiok 20.00etarako kanpora allegau garanian sorpresia emon deskue: Gerardokin batera, ¡gure zain egon dira txokolate beruakin!


Datorren astian instalatzen amaittuko dogu eta -350 metrotara allegau, hondua jotzeko. Gero dana desinstalauko dogu.


Beste lekuetako espeleologuei: leza ikusgarri hau bisittatzia nahi badozue, datorren zapatua egun ona izango da. Interesa badakazue, bialdu mezu bat txikillana@gmail.com helbidera eguena baiño lehenago. Jente nahikua egon ezkero, lezia pizkat garbitzeko aprobetxau geinke.

1 comentario:

ADES dijo...

ai, iñeritze iñeritze, eztai zer ein doztazun (bueno, bai) baine faltan botaten zattut ja. zapatu aiateko goguaz na.