2009/09/27

Iñeritze honduan, eta desekipatzen

http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2007/02/01/images/ineritze5.jpg

09-IX-27: Idoia, Ibon, Oier.


Iñeritzen, hondoraiñoko tramua instalatzen. (-) 100 metrotako estuasuneraiñok dana bizkor eta ondo juan da. Pasau be, erreztasunez pasau dogu. Handik aurrera ostera, tramo horizontaletan kontaktu bisuala ez galtzeko astiruago juan gara, eta halan be pare bat bidar galdu. Vivac-ian jateko gauzak lagata, hondoraiñok abixau gara instalakuntza materixalakin. Lehelengo potzuan ostera, arazua: ¡sokia ez da allegatzen! Bi metro falta. Zalantzetan egon gara eze, soka bakarra zan luziagua, eta berau hurrengo potzu luziago baterako bihar genduan. Hondora ez allegatzeko resignauta, aurrera egin dogu; azkenaurreko potzuan, fitxian arabera soka bi enpalmau bihar genduzen beheia jotzeko. Halan egin, eta bajatzen garanian... ¡sokia sobra! Instalaziño fitxan beste akats bat, antza. Soken nahaste honetan ordubete inguru galdu dogu.


Pozik halan be, azken sokiakin azken potzua jaistia lortu dogu. Bertan, azken lokatz ranpa bat geratu jaku igotzeko, goixan leihatilla batekin; gaurko ekittaldixakin konforme, gora bueltatzia pentsau dogu, nahiz eta nik goiko leihatillatik pasatzeko goguekin geratu naizen (gero planuan konfirmau dogu: azken gela bat zekan atzian).

Gorutzko bidia hartuta, uste genduana gertatu da: petatiak gero eta kargauago, bidia askoz be neketsuagua eta luzia egin jaku. Goizeko hamar ta erdixetan sartu gara, eta gabeko hamabixetan urten dogu.


Eguneko irudixa: meandro estuenian, bakardadian bestien zain, bihotz taupadak (pasauko naiz, ez naiz pasauko) eta hego-xaflada batzu: flap-flap, flap-flap-flap. Begiratu, eta saguzahar haundi bat illunttasunian juan-etorrixan, galerixian zabaleria baiño haundixagua bera.


Oharra 1: guk instalautako soka guztia etara dogu, eta beste bat (vivac-etik behera jaisten dana). Hurrengo potzuko sokia kenduta geratu da, baiña ez dogu etara: petate barruan jasota geratu da (hurrengo desinstalatzera doianak ikusteko moduan).


Oharra 2: zabor pixkat be etara dogu, bestiak beste botilla guztiak (ez da geratu ezer erateko, hurrengokuak kontuan hartizue)..

No hay comentarios: