2011/04/30

ADES vs. GAES


2011-IV-30: Idoia, Ritxar, Igor, Antua, Gotzon, Oskar, Petrus, Unai, Oier (Maite, Simone eta bere igeltsua kanpuan geratu diraz).

Lezaten, aurreko eguneko urpekaldixa jarraitzera batetik; eta bestetik, bertan gaiñian eskalatzera goiko paso baten billa. Beraz, GAES-eko urpekarixak ADES ekipo lokalan kontra, zeiñek lehenago pasau Illuntzarko “Grande Galerie”-ra. ¡Desafiuekin gustorago esploratzen dalako.

Talde bittan banatu gara: Antua eta Ritxar urpekua egitteko, eta Oskar, Igor eta Oier eskaladiana. Bueno, egixa esan, hirugarrengo talde bat be egon da, hondarrian apoyoko egitura logistiko-gastronomikua osatzen.

Beheko pisokuak 17 metro bakarrik aurreratu dira, baiña ez oztoporik topau dabelako, ezpada be eze, hari-gidarixan nahaste bat konpontzen denpora nahikua pasau bihar izan dirazelako, haize nahikua gastauta eta ura zikinduta... eta nahiz eta jarraipena bistan izan, gure ugaratxuak ez diraz ez, zoruak (¡biba zuek!) eta bueltia egin dabe. Bide batez, aurreko eguneko estimaziño euforikua zuzendu dabe: 100 metro barik, 87 dira irabazi dirazenak (gaurkua barne).

20 bat metro gorago (literalki; guk botatako harritxuak gaiñe-gaiñera jausten jaken) Oskar, Igor eta ni egon gara (Petrusek izena ipiñitta detsa onezkero “La vía del Caprichito”, Oskarren burutaziño zorua baiño ez dala egotzitta). Oskarrek berak egin dau gora, Igor aseguratzen lehelengo, eta hipotermia zorixan zeguala (aurretik uretara jausitta zeguan) neuk hartu detsat txandia. Ibillaldi bigurri baten ostian (ia zeiñek desinstalatzen daben hori, gero), galerixa-moroko batera allegau ei da, hare sedimentoduna, eta jarraitzeko bide posible bat baiño gehixagokin (nahiz eta bere norabidiak ez dau esperantzarako aukera asko emoten).

Edozelan be, hor dagoz aukera bixak, zabalik ondiok. ¡Eta gu, bertara bueltatzeko gogoz!

5 comentarios:

Anónimo dijo...

I don't understand a word of what you have written Oier, but I put my money
on GAES...gatito!gatito!gatito! you go boy!
That Oskar person certainly can't think that simply because he's
goodlooking that women will start betting on him...right? :)

Sir Charles Parker dijo...

Two pounds for Richard and Anthony, strong guys .

Sir Charles Parker dijo...

Two pounds for Richard and Anthony, strong guys .

Anónimo dijo...

10登山者奥斯卡美元

Ling Ling dijo...

谁是奥斯卡?他是好?