2011/07/09

Gabaro eta Axpen prospektatzen

Part: Idoia, Antua, Simone, Unai


Ariztieder mendian (Markina-Xemein), prospekzio lanak hasi, edo behintzat berriro hasi ditugu. Mendialde karstiko honek, baditu gauza interesgarri asko. Artibai alderantz Axpe-ko koba dago, Santa Eufemi alderantz Gabaro-ko meatzeak daude, eta Santutxu inguru alderantz Kobaua-ko kobaren sarrera ikusgarria. Meatzeak eta katak ere ugari dira inguru honetan, eta GPSa eta Google Earth-ekin baliatuz, 4-5 koba agertu zaizkigu, hortik pare bat interesgarriak, eta denak Gabaro-ko meatzeak dauden arrakala, estrato edo filoi berdinean zulatuak. Ikuskatzea hasi besterik ez da egin mendi honetan.


Cast: En el monte Ariztieder (Markina-Xemein), hemos comenzado las prospecciones. Este monte tiene a un lado la cueva de Axpe, en la vertiente de Santa Eufemia las cuevas-minas de Gabaro y en el lado hacia Santutxu la cueva de Kobaua. Las minas y catas son abundantes en esta zona, y valiéndonos del GPS y del Google Earth, se nos han aparecido 4-5 cuevas, un par de ellas interesantes, y todas alineadas o agujereadas en el estrato o filón donde están excavadas las minas de Gabaro. El registro acaba de empezar en este monte.


Gabaro-ko meatzeek eskonbrera handiak dituzte, eta gainera estratu guztian zehar daude meazuloak eta eskonbrerak, minerala estratuaren arrakalan bertan alineatuta zegoenaren seinale, eta baita meatzariek karst-eko zuloak eta arrakalak meatzeak egiteko aprobetxatu zituztela indikatuz. Lea Artibai inguruan asko bezala, hemengo meatzeetan datuen arabera Zinc eta Beruna agertu behar zen, baina horren ordez burnia aurkitu dugu bakarrik (goethita eta limonita). EVEko informazioa kasu honetan ez da oso zuzena.


Hemen mendiaren plano orokor bat hasteko, ezkerrean Gabaroko minak, eskuinean Arizmendi harrobia, behean arrakala eta eskonbrerak:

Estrato honetan, Artibai aldeko maldatik gora joanda, hasieran zulotxo bat aurkitu dugu, koba-leiho txiki bat arrakala estu baten jeisten dena, baina jarraitzen duela dirudiena, estuegia izan arren. Aldapan gora, eskonbrera tartean, 10 metro inguruko bi putzu daude. Erdi koba erdi meatzeak. Behetik ezin da inorantz joan, pasorik ez bait dago edo bazegoen kolmatatuta bait dago. Meazulo printzipalak utzita, gorago ia tontor aldean, beste zulotxo-putzu bat dago, 5 bat metro edo gehiago izango dituena, eta behekaldean galeriaren baten arrastoak nabari dira, denak estratuaren alineazioan. Gero goian basoaldean, berriro beste lapiaz-arrakala zulatu bat meazulo bezala ibilita, eta gero baita zulo horizontal itxurako bat ere bidexka baten ertzean.


Gabaro aldeko pinudi batean dolina bat ere nabaritzen da, ikuskatu beharko dena.


Estratoa zoom batekin. Putzu-meatze printzipalak nabari dira:



Gure geologia apurra erabilita, teoria batzuk ateratzen ahalegindu gara meatze hauen sorrera arrazoi geologikoari buruz, baina ez gara gai izan azaltzeko. Ezpaitdirudi sorrera hidrotermala duenik, mineral kristalizaturik ez bait dugu aurkitu, eta kuaternarioko burdin sedimentazio baten teoriak (jada zulatutako lapiaz baten arrakaletan) oraindik zalantzan jartzen gaitu.


Espeleologikoki, meatze arrakala handi batek, eta alde bakoitzean dauden bi kobek, konexio bat bilatzen ahalegintzeko nahiko arrazoi ematen dituzte, eta gehiago prospektatzen jarraitzeko. Meatze hauei buruz dokumentazioa bilatzea txarto ez litzake etorriko, haiek ere beren garaian prospektatuko zuten eta...


Eguna amaitzeko, Urberuaga aldera joan gara, mapa geologikoak ikusi ostean, eta gero Berritxu-ko Urepel aldera, eta ur bero sorleku hauen arrazoiei buruz hitzegin dugu.


3 comentarios:

rober explorer dijo...

...recuerdo dos o tres simas de 16 o 20 metros que bajamos con escalas en los ochenta, en las proximidades de Gabaro... También le comenté a Unai un par de cuevas-surgencias al Artibai, entre urberuaga y Markina...

Unai ondarrutarra dijo...

Aupa rober. Para el que tenga: necesito info de lo k haya ya encontrado en la zona santaeufemi-gabaro, el karst de urberuaga-markina, mereludi (lamiñak y lo k no sea lamiñak tb), y si hay, que no creo, del pequeño karst de Urepel (Berriatua). Para empezar ya prospektando...

rober explorer dijo...

recuerdo tambien las simas de Ibaseta y Karkabetako Lezie, en las proximidades del baserri Ibaseta, de Markina. Ya iré haciendo memoria...
Otra cosa; hoy los Mundak Explorers hemos estado nadando en los lagos de Argatxa; mirad el vídeo:
http://www.youtube.com/watch?v=3rLjxqZ3IUc


Barne bilatzailea