2011/07/02

Garraitzen prospektatzen


Garraitz map

2011-VII-2: Niko, Oier.

Lekeittion, Garraitz islan prospekziñua piraguan. Lau gune ineresgarri identifikau doguz:

· Garraitzpe aldeko kalan: koba bi ta erdi, ur ertzetik oiñaz juateko morokuak. Hau da: galerixa sarrera argixak dittuezen leku bi, eta meandro formia dakan beste gune bat, baiña tunelik dagon edo ez dagon argi ikusi ezingo dana bertara juan ezian. Estratuen direkziñuakin perpendikularrak (E-W direkziñua).

· Garraitzpen bebai, baiña lurmuturrian: sartuune haundi xamarra, NE-SW direkziñuan. Sarreraraiñok oiñaz juan leike, baiña sartzeko igarixan derrigorrez.

· Troneren azpixan, sartuune haundixa. Rappel espektakularra, baiña esploratzeko igual hobe uretatik.

· Fraileburu aldeko sartuune oso haundixak. Hamen be bardin, rappela oso itxurosua bada be, ez dirudi esploratzeko onena. Ea uretatik... itsasuak oso gogor jozen dau hamen. Gaiñera, espektakularrak izanda be, ez neuke esango desarrollo askokuak dirazenik. Aurrekuan modura, itsasuak indarrez zabaldutakuak dirurixe, estratuen norabidian (N-S).

· Tala aldian markautako leza bixak. Galtzerdixak, itxura guztien arabera, baiña ezin sigur esan bertan sartu arte.

Ez dakitt Garaik bere garaixan ikuskatutakua hónetatik zeiñ izango dan.

Ni oporretan nago gaurtik Uztaillan 25rarte. Egun tonto baterako plan ona...



Argazkiak.org | Piraguan lehelengotz © cc-by-sa: txikillana

No hay comentarios: